Futbola
Zozketa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Lehen jardunaldia irailaren 6-7an jokatuko da, eta seigarrena eta azkena azaroaren 1-2an.
Txapeldunen Ligako zozketa. Irudia: EFE
Bartzelonak eta Sevillak izan dute sorte txarrena Istanbulen (Turkia) egindako 2022/23ko Txapeldunen Ligako multzoen faseko zozketan, Bayern Munich eta Manchester Cityren aurka, hurrenez hurren, jokatuko baitute. Atletico Madrilek eta Real Madrilek, berriz, zorte handiagoa izan dute hasierako kanporaketan.
TALDEEN OSAERA
A multzoa: Ajax (NED), Liverpool (ING), Napoles (ITA) eta Rangers (SCO)
B multzoa: Oporto (POR), Atletico Madril (ESP), Bayer Leverkusen (GER) eta Brujas (BEL)
C multzoa: Bayern Munich (GER), Bartzelona (ESP), Inter Milan (ITA) eta Viktoria Plzen (CZE)
D multzoa: Eintracht Francfort (GER), Tottenham (ING), Sporting Lisboa (POR) eta Olympique Marsella (FRA)
E multzoa: Milan (ITA), Chelsea (ING), Salzburgo (AUT) eta Dinamo Zagreb (CRO)
F multzoa: Real Madril (ESP), RB Leipzig (GER), Shakhtar Donetsk (UKR) eta Celtic (SCO)
G multzoa: Manchester City (ING), Sevilla (ESP), Borussia Dortmund (GER) eta Copenhague (DIN)
H multzoa: París Saint Germain (FRA), Juventus (ITA), Benfica (POR) eta Maccabi Haifa (ISR)
DATAK
Lehen jardunaldia: irailak 6/7
Bigarren jardunaldia: irailak 13/14
Hirugarren jardunaldia: urriak 4/5
Laugarren jardunaldia: urriak 11/12
Bosgarren jardunaldia: urriak 25/26
Seigarren jardunaldia: azaroak 1/2
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa