00:25

Txapeldunen Liga

LIVERPOOL

Real Madril, Europako txapeldun hamalaugarren aldiz (0-1)

AGENCIAS | EITB MEDIA

Liverpooli gailendu zaio Viniciusen golarekin eta, batez ere, Thibaut Courtois atezainaren geldiketa anitzei esker.

  • Rel Madrileko jokalariak txapeldunen koparekin.

    Rel Madrileko jokalariak txapeldunen koparekin. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Real Madril Europako txapeldun bilakatu da hamalaugarren aldiz larunbat honetan, Liverpool mendean hartuta (0-1), Vinicius Juniorren golari esker, Parisko Stade de France futbol-zelaian jokatu den finalean.

Carlo Ancelottiren taldearen garaipenak defentsan egindako lan eskerga izan du oinarri, baina, batez ere, Thibaut Courtoisen geldiketa ugariak (atezain belgikarrak partidako jokalari onenaren aintzatespena jaso du). Courtoisen jarduna ezinbestekoa izan da madrildarrentzat partidari 0-0ekoarekin eusteko, Viniciusek (Fede Valverderen pasea baliatuta) garaipenaren gola lortu duen arte.

Horrela, Real Madrilek titulu berri bat gehitu dio Europan duen curriculum luzeari. Gaurkoarekin, bederatzi urteren buruan bereganatzen duen bosgarren Txapeldunen Liga da, bere historiako hamalaugarrena, hain zuzen ere (1956, 1957, 1958, 1959, 1960, 1966, 1998, 2000, 2002, 2014, 2016, 2017, 2018 eta 2022).

FITXA TEKNIKOA:

0 - Liverpool: Alisson; Alexander-Arnold, Van Dijk, Konaté, Robertson; Fabinho, Thiago (Firmino, 77. min), Henderson (Keïta, 77. min); Salah, Mané eta Luis Díaz (Diogo Jota, 65. min).

1 - Real Madril: Courtois; Carvajal, Alaba, Militao, Mendy; Casemiro, Kroos, Modric (Ceballos, 90. min), Fede Valverde (Camavinga, 85. min); Vinícius (Rodrygo, 92. min) eta Benzema.

Golak: 0-1, 59. min: Vinícius.

Epailea: Clément Turpin (FRA). Txartel horiak: Fabinho (Liverpool).

Gertaerak: Parisko Stade de France zelaian jokatutako Txapeldunen Ligako finala, 78.000 ikusleren aurrean. Neurketaren hasiera 37 minutu atzeratu da, sarrerarik gabeko ehunka zalek segurtasun arazoak eragin baitituzte.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    10 22:15 - 01:10 PILOTA | Binakako Txapelketa: Elordi-Zabaleta vs. P.Etxeberria-Rezusta
    Tourra 2020 Webgune berezia Tourra 2020
    Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
    Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola
    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena