12:41

Futbola

INGALATERRAKO EUROKOPA

Irene Paredes eta Lucia Garcia, titular Espainiak Alemaniaren aurka galdu zuen neurketan (2-0)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Espainiako selekzioak Danimarkaren aurka izango du jokoan Eurokopako final-zortzirenetara sailkapena, larunbatean.

  • Irene Paredes aurkari baten barneraldia gelditu nahian.

    Irene Paredes aurkari baten barneraldia gelditu nahian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako selekzioak Alemaniaren aurka galdu zuen (2-0) Ingalaterrako Eurokopako multzoen faseko bigarren jardunaldian. Partida horretan, alemaniarren eraginkortasunak Jorge Vildak zuzentzen duen taldea itzalarazi zuen, eta, hartara, Irene Paredes eta Lucia Garcia eta Amaiur Sarriegiren taldea behartuta dago larunbatean Danimarkaren aurka final-laurdenetarako txartela jokatzera.

Inoiz irabaztea lortu ez duen aurkari baten aurka, Espainiak jokoan agindu zuen eta aukerarik onenak izan zituen. Hala ere, Martina Voss-Tecklenburgen neskek nahikoa izan zuten Bühlen eta Poppen bi agerraldi izatea, lehen zatiko bi iritsiera bakarretan, final-laurdenetara sailkatzeko eta, ostea, Espainiako selekzioa bere etorkizuna B Multzoko azken partidan jokatzera behartzeko.

Alemaniaren lehen gola norgehiagokako 3. minutuan iritsi zen, Sandra Paños atezainak baloiaren irteeran egindako akats baten ondoren. Bühlek baloia moztu eta sareetara bidali zuen, Irene Paredesen ahalegina ezerezean utzita.

Bigarrena korner baten irteerara iritsi zen, lehen zatiko azken txanpan, eta gol horrek erabakita utzi zuen neurketa. Minutu batzuk lehenago, ordea, Lucia Garciak neurketaren nondik norakoa aldatu izan zezakeen jokaldia izan zuen, baina Alemaniako atezainarekin izandako buruz burukoan ez zuen baloia sareetara bidaltzen asmatu.

Bestalde, Amaiur Sarriegik ez zuen minutu bakar bat ere izan berdegunean, eta, beraz, Realeko aurrelariak txapelketan debutatu gabe jarraitzen du.

Fitxa teknikoa:

2 - Alemania: Frohms; Gwinn, Hendrich, Hegering, Rauch (Kleinherne, 62. min); Oberdorf, Dabritz (Dallmann, 72. min), Magull (Lattwein, 46. min); Huth, Popp (Wassmuth, 62. min) eta Bühl (Brand, 87. min).

0 - Espainia: Paños; Batlle, Paredes, León, Ouahabi; Alexandri (Del Castillo, 70. min), Bonmatí, Guijarro; S.García (Cardona, 70. min), L. García (Pina, 62. min) eta Caldentey (Guerrero, 84. min).

Golak: 1-0: Bühl (3. min); 2-0: Popp (37. min).

Epailea: Stéphanie Frappart (FRA). Txartel horiak Rauch eta Oberdorf.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    25 15:30 - 17:45 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (2. etapa)
    26 22:10 - 00:30 ZESTA-PUNTA | Zesta All Star: Erkiaga-Zabala vs Laduche-Lekerika

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena