15:29

Futbola

ERREGINAREN KOPA

Bartzelonak Erreginaren Kopa bereganatu du, Huelvako Sporting erraz garaitu ostean

Agentziak | EITB Media

Talde blaugranak 6-1 irabazi dio Sportingi, eta hirugarren urtez jarraian Kopan nagusitzea lortu du.

  • Jokalariak ospatzen Bartzelonaren bederatzigarren Erreginaren Kopa. Argazkia: EFE.

    Jokalariak ospatzen Bartzelonaren bederatzigarren Erreginaren Kopa. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Txapeldunen Ligako finala Olympique Lyonen aurka galdu ondoren, Bartzelona errekuperatu egin da eta klubaren bederatzigarren Erreginaren Kopa irabaztea lortu du, denboraldiari ahalik eta amaiera hobekiena emateko.

Iberdrola Ligan, jardun ezinhobea izan dute blaugranek: 30 partidetan, 30 garaipen lortu dituzte. Kopako finalean, Sporting garaitu dute denboraldiko hirugarren lorpena eskuratzeko. 

Partida osoan zehar, Jonatan Galindezen taldea nagusi izan da. Lehen 20 minutuetan, Huelvakoek ondo eutsi diote berdinketari, baina 25. minutuan, defentsak huts egin du eta Fisher erdilariak gola bere atean sartu du. 

Mapi León partidaren bigarren gola egin du, erdiketa zehatz bat ondo aprobetxatuz. 

Bigarren zatia antzekoa izan da, eta Bartzelonaren nagusitasuna argi geratu da. 62. minutuan Sandra Castelló Sportingeko kapitainak aldea laburtzea lortu duen arren, blaugranek berehala erantzun dute eta Crnogorcevicek 3-1 jarri du markagailua. 

Hortik aurrera, lasai-lasai jokatu du Bartzelonak. Claudia Pinak eta Lieke Martensek laugarren eta bostgarren gola sartu dute, Sporting aukerik gabe uzteko. 

Golen festa Alexia Putellas kapitainak itxi du, 93. minutuan. Emaitza honekin, Bartzelonak bederetzigarren Erreginaren Kopa irabazi du, eta agerian geratu da, beste behin, emakumezkoen futbolean daukan nagusitauna. 

Fitxa teknikoa

FC Bartzelona: Paños; Marta (Leila, 56. min), Paredes, Mapi León, Rolfö (Patri, 56. min); Engen, Alexia, Bonmatí (Crnogorcevic, 56. min); Mariona (Pereira, 69. min), Pina eta Lieke Martens.

Huelvako Sporting: Dolan; Castelló, Cinta, Costa, Pachu; Chini, Fisher (Romero, 83. min), Endgren (Santana, 46. min), Kanteh (Abilda, 83. min); Keane eta Anita Marcos.

Epailea: Zulema González.

Futbol-zelaia: Santo Domingo (Alcorcón). 

Golak:

1-0, Fisher, bere atean (25. min) 

2-0, Mapi León (32. min)

2-1, Castello (62. min)

3-1, Crnogorcevic (72. min)

4-1, Pina (80. min)

5-1, Martens (86. min)

6-1, Putellas (93. min).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    06 20:00 - 22:00 SASKIBALOIA | Europe Cup: Bilbao Basket vs Kutaisi

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena