20:54

Txapeldunen Liga

Bartzelona - Real Madril

91.553 pertsona Camp Noun, munduko marka berria emakumezkoen partida batean

EITB Media

Bartzelonak eta Real Madrilek jokatu duten Txapeldunen Ligako final-laurdenetako itzuliko neurketa da emakumezkoen futbolaren historian harmailetan zale gehien bildu dituena. Gaur arte Kaliforniako Rose Bowl estadioak zuen munduko marka, 90.185 ikuslerekin.

  • Camp Nou

    Mosaikoa Camp Noun, Bartzelona - Real Madril partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bartzelonak eta Real Madrilek asteazken honetan (martxoak 30) Camp Noun jokatu duten Txapeldunen Ligako final-laurdenetako itzuliko partidak 91.553 pertsona bildu ditu harmailetan, eta munduko marka berria da emakumezkoen neurketa baten.

Gaur arte, Kaliforniako Rose Bowl estadioak zuen munduko marka, 1999ko Munduko Txapelketako finalean, Estatu Batuen eta Txinaren arteko partidan, 90.185 pertsona egon baitziren harmailetan.

Camp Nouko markaren aurretik, Espainiako estadio baten emakumezkoen norgehiagoka bat ikusteko pertsona kopuru handiena Wanda Metropolitanon bildu zen, 60.739 ikuslerekin.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    19 19:30 - 21:30 ZESTA-PUNTA | Elite Txapelketa: Goitia-Manci vs Zelaia-Bailo
    20 22:15 - 00:30 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena