Futbola
Santander Liga
EITB Media
Valentziako taldeak 6-0eko emaitzarekin galdu du Real Madrilen aurka jokatu duen Santander Ligako 36. jardunaldiko partida eta mailari eusteko aukera gabe geratu da. Levante SmartBank Ligan lehiatuko da datorren denboraldian.
Levanteko jokalariak, burumakur Real Madrilen aurka galdu ostean. Argazkia: EFE
Levante Bigarren Mailara jaitsi da ostegun honetan (maiatzak 12) Real Madrilen aurka 6 eta 0 galduta. Santander Ligako 36. jardunaldiaren ostean, Valentziako taldea mailari eusteko aukerarik gabe geratu da, eta SmartBank Ligan lehiatuko da datorren denboraldian.
Denboraldia amaitzeko bi jardunaldi falta dira oraindik, baina Levantek ez du Lehen Mailan jarraitzeko aukerarik. Sailkapeneko azken postuan da, 29 punturekin, eta azken bi jardunaldietan ez du jokoan ezer izango. Valentziako taldearen aurka jokatuko du Alavesek igandean, azken-aurreko jardunaldian. Santander Ligari Vallecasen esango dio agur Rayo Vallecanoren kontra jokatuta.
Kluba 1909an sortu zen. Ordutik, Levantek 16 denboralditan jokatu du maila gorenean; horietatik 14, 2002a eta 2022a artean. Levanteren azken jaitsiera 2015-2016 denboraldian eman zen; denboraldi bat geroago, 2016-2017an, berriz Lehen Mailara igo zen.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa