00:05

Futbola

Fitxaketa

Haalandek Manchester Cityn jokatuko du 2022ko uztailetik aurrera

EITB Media

Ingalaterrako klubak Norvegiako jokalaria fitxatzeko aurreakordioa sinatu du Borussia Dortmundekin. Cityko aurrelaria izango da uztailaren 1ean.

  • Haaland

    Haaland, 2020-2021 denboraldian Sevillari sartu zion gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Manchester Cityk Erling Haaland fitxatu du. Ingalaterrako klubak aurreakordioa sinatu du jokalariarekin eta Borussia Dortmundekin, astearte honetan (maiatzak 10) jakinarazi duenez.

Ingalaterrako klubak Haalanden 70 milioi euroko etete-klausula ordainduko dio Borussia Dortmundi, eta norvegiarra Cityko jokalaria izango da uztailaren 1ean. Alemaniako klubari dirua ordaintzeaz gain, beste 70 milioi euro ordainduko ditu gain-sari gisa; beraz, 140 milioi euro ordainduko ditu guztira Manchester Cityk.

Hiru denboraldi eman ditu Haalandek Borussia Dortmunden, eta 88 partida jokatu eta 85 gol sartu ditu Alemaniako taldearekin. Norvegiarrak 21 urte ditu, eta gaur egun munduan den aurrelari onenetakoa da, Kylian Mbapperekin batera.

Ingalaterrako komunikabideen esanetan, Erling Haalandek 500.000 euro kobratuko ditu astean Manchester Cityn.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    02 20:30 - 22:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroaren aurkezpena
    24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena