Futbola
Sadarren
EITB MEDIA
Julio Velazquez entrenatzaileak ezin izan du bere ibilbidea arabarrek oso beharrezkoa duten garaipenarekin hasi. Lehen zatian, Pachecok penalti bat gelditu dio Ruben Garciari.
Albisteak (4)
Osasunak irabazi egin du Alavesen aurka (1-0) igande honetan (apirilak 10) Sadarren jokatu duen Santander Ligako 31. jardunaldiko euskal derbia, eta talde gorritxoa sailkapeneko 10. postuan da, 41 punturekin. Bestalde, porrotaren ostean, Arabako taldeak azken postuan (20.) jarraitzen du 22 punturekin, salbaziotik 7 puntura.
Alavesek erasokor ekin dio neurketari eta Joseluk izan du lehen abagunea, baina ez du lortu aurkariaren atea zulatzea, Sergio Herrera atezainaren aurrean egin duen errematea kanpora bidalita. Osasunaren erantzuna Moncayolaren jaurtiketa on baten bidez iritsi da, nahiz eta baloia kanpora joan den. Gorritxoek aurretik jartzeko beste aukera bat ere izan dute, baina Lucas Torroren errematea hondoko marratik galdu da. Norgehiagokako 35. minutuan, Chimy Avilak erdiraketa egin du, baloiak area barruan egon den Ximo Navarroren eskuan jo du. Epaileak penaltia adierazi du Osasunaren alde "VARa" kontsultatu ostean, eta Pacheco atezainak etxeko taldearen gola eragotzi du, Ruben Garciaren jaurtiketa desbideratuta.
Bigarren zatiaren hasieran Alavesek bi abagune izan ditu; 58. minutuan Luis Riojak ezin izan du Sergio Herrera atezaina gainditu, eta Joseluk kanpora bidali du jaurtiketa, 63. minutuan. Epaileak Budimirrek Osasunarentzat sartu duen gola baliogabetu du, 73. minutuan. Bazirudien norgehiagoka golik gabe berdinduta amaituko zela, baina 92. minutuan talde gorritxoak gola sartu du; Ximo Navarrok baloia galdu du area barruan, Manu Sanchezek bereganatu du, pasea eman dio Budimirri eta bosniarrak 1-0ekoa jarri du markagailuan. Alavesi ez dio ezertarako denbora eman gola jaso ostean, eta Osasunak erdietsi du garaipena (1-0).
Fitxa teknikoa:
1 – Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal (Kike Barja, 87. min), Aridane, David Garcia, Cote (Manu Sanchez, 61. min); Torro; Chimy Avila (Javi Martinez, 87. min), Moncayola, Iñigo Pérez (Roberto Torres, 61. min), Ruben Garcia (Kike Garcia, 61. min) eta Budimir.
0 – Alaves: Pacheco; Laguardia, Lejeune, Navarro; Tenaglia (Duarte, 81. min), Escalante (Toni Moya, 81. min), Loum, Rioja; Edgar (Tomas Pina, 76. min), Vallejo (Pellistri, 65. min) eta Joselu.
Gola: 1-0, 92. min: Budimir.
Epailea: Alejandro Muñiz Ruiz. Txartel horiak atera dizkie Nacho Vidal, Budimir eta Torro Osasunako jokalariei, baita Loum Alaveseko futbolariari.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa