Futbola
Helegiteetarako epea, igarota
EITB Media
FIFAk eta UEFAk argi utzi zuten ez dutela Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren gaia euren batzorde exekutiboen batzarretan jorratuko. Jada, Euskadiko Federazioa epez kanpo dago Kirol Arbitrajeko Auzitegian helegiteak aurkezteko.
Albisteak (2)
Martxoaren 24an, FIFAk eta UEFAk jakinarazi zioten Euskadiko Futbol Federazioari ez zutela jorratuko Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren gaia euren batzorde exekutiboen batzarretan. Lehenago, bi erakundeek ezezkoa eman zioten Euskadiko Futbol Federazioak "eskubide osoko kide gisa" onartua izateko egindako eskaerari.
Euskal Telebistak jakin duenez, UEFAren jakinarazpena urtarrilaren 12koa da; FIFArena, aldiz, otsailaren 14koa. Kasurik onenean, hilabete eta erdi pasatu da ordutik, eta Kirol Arbitrajeko Auzitegian (TAS) helegiteak aurkezteko epea pasa egin da jada. Beraz, helegitea aurkezteko epez kanpo dabil Euskadiko Futbol Federazioa.
Javier Landeta Euskadiko Futbol Federazioko presidentearen arabera, Federazioko aholkulariak gai horren gaineko txosten juridiko bat egiten ari dira, zuzendaritza batzordean erabaki bat hartzeko. Landetaren esanetan, oraindik badago Kirol Arbitrajeko Auzitegira jotzerik. Beste iturri juridiko batzuek, berriz, ezinezkotzat jo dute bide hori, epea pasatzen utzi delako.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa