Futbola
21/22 denboraldia
A. A. | EITB MEDIA
Kopako finalaren asteburuan ez da partidarik izango, eta abenduaren 31n hiru neurketa besterik ez dira jokatuko.
2020/2021 denboraldian Santander Ligan erabiliko den baloia. Argazkia: EFE
Santander Ligaren hurrengo denboraldia abuztuaren 15eko asteburuan hasiko dela adostu dute Espainiako Futbol Federazioak (RFEF), LaLigak eta Kirol Kontseilu Nagusiak (CSD) Albert Soler kiroletako zuzendari nagusia buru izan duen bileran. Hala eman du jakitera asteazken honetan CSDk ohar baten bidez.
Horrez gain, Javier Tebas eta Luis Rubialesek, hau da, LaLigako eta Espainiako Futbol Federazioko presidenteek erabaki dute Errege Kopako finala jokatuko den asteburuan (2022ko apirilaren 23an) Ligako neurketarik ez izatea.
Bestalde, abenduaren 31ko jardunaldiari dagokionez, urteko azken egunean hiru partida jokatuko dira, baina "gertutasun irizpideak" kontua hartuta. Kirol Kontseilu Nagusia izan da auzi horretan azken erabakia hartu duena, Liga eta Federazioa ez baitira ados jarri.
"Bidaia txikiak egin behar dituzten taldeek baino ez dute jokatuko, etxera garaiz eta behar bezala itzul daitezen, Gabon zahar gauari begira ospatzeko asmoz", azaldu du CSDk bere oharrean komunikatuan.
Solerrek eskerrak eman dizkie Federazioari eta LaLigari "lehiaketei beharrezko ziurtasun esparrua emateko elkarrizketarako prest egoteagatik".
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa