Futbola
Eurokopa
A. B. | EITB Media
Futbol Federazioak komunikatua publikatu du, Eurokopan zaleak estadiora sartu ahal izateko Eusko Jaurlaritzak jarritako baldintzak ezingo direla bete esanez.
San Mames estadioa. Argazkia: EFE
Espainiako Futbol Federazioak komunikatua publikatu du asteazken honetan, Eurokopan San Mamesen publikoa egotea "bideraezina" dela adieraziz. Lau puntu zehaztu ditu ohar ofizialean.
"Gezurra da Espainiako Futbol Federazioak Eusko Jaurlaritzarekin hedabideetan publikatu diren baldintzak adostu dituela, betetzeko ezinezkoak baitira. Atzo Eusko Jaurlaritzak Eurokopako partidetan publikoa egoteko jarritako baldintzen txostena jaso genuen, eta hasieratik jakinarazi genion Espainiako Futbol Federazioak ezin zituela baldintza horiek onartu, adierazten da komunikatuko lehen puntuan.
Bigarren puntuan honakoa azaltzen du: "Ekainaren 14a baino lehen Espainian eta Euskal Autonomia Erkidegoan biztanleriaren %60 txertatuta egotea ezinezkoa izango da, baita partidak jokatu behar diren datetan ZIU oheen %2 okupatuta egoteren baldintza betetzea ere. Bete ezin diren baldintzak dira, beraz, publikorik ez egotea eragingo lukete".
Hirugarren puntuan Eusko Jaurlaritzak jarritako baldintzei erreferentzia eginez jarraitzen du: "Zazpi dira Eusko Jaurlaritzak jarritako baldintzak, eta guztiak dira bete ezin direnak. Ondorioz, UEFAk dokumentua aztertu ostean hartzen duen erabakia ez da Espainiako Futbol Federazioaren erantzukizuna izango, horixe helarazi baitiogu Eusko Jaurlaritzari".
"Espainiako Futbol Federazioak Eusko Jaurlaritzaren ekimena babestuko du, baita Bilbo egoitza izatea, UEFAk onartzea erabakiz gero, baina gaur egun ez dela posible izango uste dugu", esanez amaitzen da Espainiako Futbol Federazioaren komunikatua.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa