23:58

Futbola

Adierazpenak

Liga ekainaren 11n berriz hastea nahi du Tebasek, Sevilla-Betis derbiarekin

Erredakzioa

Javier Tebas LaLigako presidenteak adierazi duenez, helburua da Santander Liga ostegun horretan berriz martxan jartzea derbi sevillarrarekin. Neurketa 22:00etan jokatuko litzateke.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Javier Tebas LaLigako presidenteak igande honetan esan duenez, Santander Liga ekainaren 11n berriz hastea da helburua, Sevilla-Betis partidarekin. Derbi sevillarra ostegunean, 22:00etan, jokatzea nahi du. COVID-19 koronabirusaren pandemiaren ondorioz denbora luzez geldi egon ostean, txapelketa ekainaren 8tik aurrera berriz martxan izan ahalko dela esan zuen larunbatean Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak.

"Gobernuko presidenteak ekainaren 8tik aurrera Santander Liga berriz martxan jar daitekeela iragarri zuen; beraz, egun horretatik aurrera, txapelketa hasteko baimena daukagu. Taldeen entrenamenduak kontuan hartuta, aste horretako egunak nola antolatu aztertuko dugu, guztien arteko berdintasuna bermatzeko", esan du Tebasek "El Partidazo de Movistar" saioan.

"Ziurtasunez esan ahal dut Santander Liga ekainaren 12ko asteburuan hasiko dela, edo ekainaren 11n, agian, baina oraindik ez dago erabakita. Ekainaren 11n lehen partida jokatzeko aukera dago, eta gure ilusioa da egun horretan partida bakarra jokatzea, eta Espainia guztiko zaleek neurketa jarraitu ahal izatea, txapelketaren itzulera ospatzeko eta pandemiaren eraginez hil diren guztiak omentzeko. Santander Ligari berriz hasiera emateko partida Sevilla-Betis derbia izatea gustatuko litzaiguke", gaineratu du LaLigako presidenteak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:30 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena