20:29

Futbola

AKORDIOA

Klubek eta sindikatuek emakumezkoen futboleko lehen lan-hitzarmena sinatu dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Asteazken arratsaldean aurkeztuko dute Kongresuan.

  • Kluben Elkarteko eta sindikatuetako ordezkariak hitzarmena sinatzeko ekitaldian.

    Kluben Elkarteko eta sindikatuetako ordezkariak hitzarmena sinatzeko ekitaldian. Argazkia: AFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Emakumezkoen Futboleko Kluben Elkarteak (ACFF) eta sindikatuek Lehen Mailako emakumezkoen futboleko estreinako lan-hitzarmena sinatu dute astearte honetan, Espainiako Futbolarien Elkartearen (AFE) egoitzan, "behin betiko akordioa" adostu eta gero, hainbat hilabeteko negoziaketen ondoren.

"Lan-hitzarmen hau sinatzea gertaera historikoa da Espainiako kirolarentzat, baita beste kirol batzuk egiten dituzten emakumezkoentzat ere", adierazi du AFEk, negoziazioetan gehiengoa izan duen sindikatuak. Negoziaketa horietan Futbolistas ON eta UGT sindikatuek ere parte hartu dute.

Aipatu akordioa "gehiengo zabalarekin" berretsi zuen ACFFk astelehen honetan, eta horren ostean iritsi da gaurko sinadura. Asteleheneko bilera horretan, Kluben Elkarteak erabaki zuen Mediapro operadoreak izango duela Erreginaren Kopa emateko eskubidea, eta berak kudeatuko dituela ere futbol-zelaien inguruan dauden hesietan agertzen den publizitatea, hots, Telebistako U izenarekin ezagutzen dena. Bi erabaki horiek ezinbestekoak izan ziren jokalariekin akordioa desblokeatzeko.

Gainera, hitzarmen berriak langileen arteko "berdintasuna"ri laguntzen diola azaldu du AFEk. "Hitzarmen honek segurtasuna emango dio kolektiboari, eta, horrez gain, emakumezkoak gizonezkoekin parekatzen ditu futbolaren esparruan", adierazi du sindikatuak.

AFEk nabarmendu duenez, futbolariek "batasuna, adorea eta elkartasuna" erakutsi dute prozesu osoan zehar, eta ezaugarri horiek guztiak "oinarrizko zutabeak" iritzi ditu hitzarmena "errealitate bihurtzeko" bidean. Horrez gain, sindikatuak azpimarratu du futbolariek egindako greba eguna "funtsezkoa" izan zela negoziazioa desblokeatzeko.

Sinatzaileak CSDra eta Kongresura joango dira

Asteazken honetan (12:00etan), Irene Lozano Kirol Kontseilu Goreneko (CSD) presidenteak hitzarmenaren sinatzaileak hartuko ditu erakundearen egoitzan. Gerora, arratsaldean (18:30ean) Diputatuen Kongresura joango dira, Meritxell Batet presidentea bertan dela, akordioaren berri emateko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena