Futbola
Primera Iberdrola
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lehen Mailako klub elkartuek "gehiengo zabalez" onartu dute sindikatuekin lortutako akordioa, behin beharrezko finantzaketa lortuta.
Primera Iberdrolako jokalariak, lehen hitzarmen kolektiboa aldarrikatzen. Artxiboko argazkia: EFE
Ruben Alcaine Emakumezkoen Futboleko Kluben Elkarteko (ACFF) presidenteak astelehen honetan jakinarazi duenez, maila goreneko Dibisio Batzordeak berretsi egin du Primera Iberdrolako futbolarientzako lehen hitzarmen kolektiboa.
Lehen Mailako klub elkartuen Batzordearen bileraren ostean, Ruben Alcainek baieztatu egin du emakumezkoen futboleko lehen hitzarmen kolektiboa berretsi egin dutela "gehiengo zabalez".
Bozketa sekretua aldeko hamar botorekin, bi abstentziorekin eta kontrako bi botorekin amaitu da.
"Oso pozik gaude. Denbora asko behar izan dugu, baina lehen hitzarmen kolektiboa sinatzeko prest gaude ", esan du Alcainek astelehen honetako bileraren ostean.
AFE eta Futbolista On sindikatuekin abenduaren 20an adostutako testuaren behin betiko onarpena hitzartutako baldintzak bere gain hartzeko "bideragarritasuna" aurkitu ondoren etorri da. Aipatu baldintzek honako hau jasotzen dute: 16.000 euro gordin urtean jokalari bakoitzeko, lanaldi osoko kontratuetarako, eta 12.000 euro gordin urtean, lanaldi partzialeko kontratuetarako.
ACFFk Lehen Mailako futbolarien lehen hitzarmen kolektiboa sinatu ahal izateko "funtsezkoa" izan da Mediapro, klubei behar zuten diru kopurua eskaini dielako.
Aurreikuspenen arabera, aste honetan jakinaraziko dute noiz egingo den sinaduraren ekitaldi publikoa.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa