11:53

Futbola

NEGUKO MERKATUA

Alvaro Odriozola, Bayern Munichen utzita jokatzeko zorian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Eskuin hegalekoak ez du Real Madrilekin entrenatu, eta ez du Errege Kopako partida jokatuko Salamancan.

  • Alvaro Odriozola

    Alvaro Odriozola. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alvaro Odriozola jokalari gipuzkoarra ez da astearte honetan Real Madrilekin entrenatu eta eta ez du Errege Kopako partida jokatuko Salamancan.

Itxura guztien arabera, eskuin hegalekoa Alemaniara bidean irtengo da neguko merkatu honetan, Bayern Munichera, hain zuzen ere, bertan utzita jokatzeko.

"Taldetik ateratzeko aukera bat dauka, baina oraindik ez da ofiziala. Itxaron egingo dugu", adierazi du Zinedine Zidanek prentsaurrekoan.

Realeko jokalari ohiak 2018an fitxatu zuen Real Madrilekin, talde txuri-urdinean bi denboraldiz jokatu ostean. Aitzitik, talde zurira iritsi zenetik, ez du nahi bezain beste jokatzeko aukerarik izan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena