20:12

Futbola

Negoziazioa

Emakumezkoen futbolaren lan hitzarmenerako aurreakordioa sinatu dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ostiral honetara arteko epea zuten sindikatuek eta patronalak negoziatzen jarraitzeko, futbolariek azaroaren 16an eta 17an egin zuten grebaren ostean.

  • Jokalariek lan hitzarmena izatea eskatzen zuten.

    Jokalariek lan hitzarmena izatea eskatzen zuten. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

AFE eta Futbolistas On sindikatuek eta Emakumezkoen Futboleko Kluben Elkarteak (ACFF) aurreakordioa sinatu dute ostiral honetan emakumezkoen futbolaren lehen hitzarmen kolektiboaren gainean.

Patronalak eta sindikatuek gutxieneko soldata, lanaldiaren iraupena edota oporrak arautuko dituen agiriaren oinarriak hitzartu dituzte. Hitzarmenak babesa bermatuko du lesioen kasuetan eta haurdunaldietan jarraitu beharreko protokoloa ezarriko du, besteak beste.

Aurreakordio hori urtarrilaren 15ean berretsi beharko dute bi alderdiek, behin betiko dokumentua sinatuta.

Sindikatuek eta patronalak ostiral honetara arteko epea zuten negoziatzen jarraitzeko, hilabeteko epealdia jarri baitzieten euren buruei egoera desblokeatzeko asmoz,  futbolariek azaroaren 16an eta 17an (Primera Iberdrolako 9. jardunaldian) egin zuten grebaren ostean

Hitzarmen kolektiboa 2019ko uztailaren 1eko datarekin jarriko da indarrean, eta 2020ko ekainaren 30ean amaituko da. Denboraldiz denboraldi luzatuko da bere osotasunean, baldin eta alderdietako batek hitzarmena (edota haren edozein luzapen) ez badu salatzen hura amaitu baino hiru hilabete lehenago gutxienez.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:30 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena