Futbola
ERREGE KOPA
eitb.eus
Gipuzkoarrek argi eta garbi galdu dute (0-3); nafarrek, berriz, arazo gehiago sortu diote Albaceteri (0-1).
Albisteak (5)
Bideoak (1)
Tolosak agur esan behar izan dio Errege Kopan aurrera jarraitzeko bere ametsari; izan ere, Valladolid gehiago izan da asteazken honetan Berazubi futbol-zelaiak hartu duen neurketa bakarreko kanporaketan (0-3).
Gaztelako taldeak ez die itxaropenik izateko tarterik eman gipuzkoarrei, lehen zatiko 21. minutuan hartu baitu aurrea markagailuan, Enes Unalek buruz sartu duen golaren bitartez.
Etxekoak apenas izan dira gai Lehen Mailako taldearen atera arriskurik eramateko, eta Valladolidek lasaitasunez bizi izan du neurketa, uneoro partidaren kontrola bereganatuta.
Gainerako golak bigarren zatian iritsi dira, Alvaro Aguado izanik bietan protagonista. Lehendabizikoa 57. minutuan lortu du, eta handik gutxira etorri da bigarrena ere (65. minutua).
Hortik eta amaierara arte, eginahaletan ibili dira tolosarrak gol bat lortzeko asmoz, baina ezinezkoa izan da.
0-Tolosa: Ruben Garcia, Haritz, Unai, Bengoetxea, Zubillaga, Zubelzu, Loan, Lekuona (Vecino, 64. min), Etxeberria (Arrieta, 76. min), Ayerbe (Elorza, 64. min) eta Zabaleta.
3-Valladolid: Lunin, Antoñito (Moyano, 46. min), Luismi, El Hacen (Kike Perez, 76. min), Corral, De Frutos, Anuar, Alcaraz, Aguado, Waldo, Enes Unal (De la Fuente, 46. min).
Epailea: Cordero Vega. Txartel horiak: Unai, Bengoetxea, Haritz eta Etxeberria (Tolosa) eta Luismi (Valladolid).
Golak: 0-1, 21. min: Enes Unal. 0-2, 56. min: Aguado. 0-3, 64. min: Aguado.
Gertaerak: 2.000 ikusle inguru bertaratu dira Berazubira.
Tudelanok ere ezin izan dio ezustekorik eman Albaceteri (0-1)
Ciudad de Tudela zelaiak hartu du Tudelanoren eta Albacetern arteko neurketa. Argazkia: @cdtudelano
Tuledano ere ez da izango Kopako hurrengo kanporaketan, Albacetek irabazi egin baitu Tuteran, gol bakar bategatik izan bada ere (0-1). Dani Ojedak sartu du Mantxakoen gola kontraeraso baten bidez, atsedenaldira iristeko bost minutu besterik ez zirenean falta.
Nafarrek izan dituzte hurbilketa arriskutsuak bai lehen zatiko amaieran zein bigarrenaren bukaera aldera. Horren adibide da, besteak beste, 82. minutuan kanpotarren atezainak atepean hankarekin ozta-ozta atera duen baloia, etxekoen aurrelariek buruz errematatu ostean.
Haatik, Albacetek eduki du bigarrena sartzeko aukerarik nabariena, penalti bat izan baitu alde, baina Rey Manaj aurrelari albaniarrak langaren kontra bota du.
Epaileak lehia lau minutu luzatu duen arren, tuterarrek ez dute berdinketa lortzeko modurik idoro.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa