20:55

Futbola

Primera Iberdrola

AFEk ontzat jo du Lan Ministerioaren proposamena, baina ACFFk baztertu egin du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ondorioz, azaroaren 16-17rako deitutako lanuzteak indarrean jarraitzen du.

  • Jokalariak grebara deitu zuten eguna.

    Jokalariak grebara deitu zuten eguna. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Futbolarien Elkarteak (AFE), Espainiako emakumezkoen futbolaren lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazio-mahaian gehiengoa duen sindikatuak, astearte honetan jakinarazi duenez, Lan Zuzendaritza Nagusiak egindako proposamena "sinatzeko prest" dago.

AFEk ohar baten bidez azaldu duenaren arabera, Lan Zuzendaritza Nagusiak bidalitako agiriak "urtean 16.000 euroko gutxieneko soldata" ezartzen du "hitzarmenak babestuko dituen futbolari guztientzat". Lanaldi partziala, berriz, "ez da gehienezko lanaldiaren % 75 baino txikiagoa izango"; hau da, egunean sei ordukoa izango da, astean 30 ordukoa.

Halaber, bitartekaritzaren proposamenak "aldi iragankor bat" ezartzen du egun indarrean dauden eta lanaldi osoaren iraupenari buruzko erreferentzia konbentzionalik ez duten lanaldi partzialeko kontratuak egokitzeko.

Horrez gain, idazki horren arabera, "16.000 eurotik gorako ordainsaria jasotzen ari diren eta % 75etik beherako lanaldi partzialeko kontratua duten jokalariek 4.000 euroko igoera lineala jasoko dute".

Hartara, AFEk azpimarratu du futbolarien "gehiengoak" begi onez ikusten duela proposamen hori. Ondorioz, sindikatua proposamen hori "sinatzeko prest" agertu da.

Adostasunik ez patronalarekin

Aitzitik, Emakumezkoen Futboleko Kluben Elkarteak (ACFF) proposamen horri uko egitea erabaki du, "baliabide gutxien dituzten klubei kalte egingo dielako".

ACFFren ustez, proposamenak "ez du kontuan hartzen diru-sarrera handiagoak lortzeko beharra", eta, gainera, "negoziatzen ari ziren gutxienekoak % 33 areagotzen ditu".

Azkenik, patronalak gaineratu du prest jarraitzen duela "jokalarien baldintzak hobetzea eta lehiaketaren iraunkortasuna uztartzea ahalbidetuko duten akordioak adosteko", betiere "lehiaketako diru-sarrerekin bat datorren hazkunde mailakatuaren oinarriak" kontuan izanez gero.

Horrenbestez, azaroaren 16-17rako deitutako lanuzteak indarrean jarraitzen du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    23 17:15 - 20:00 PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena