Futbola
PRIMERA iBERDROLA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hartara, asteburu honetatik aurrera martxan jartzeko deituta dagoen greba mugagabeak bere horretan jarraitzen du.
Primera Iberdrola osatzen duten taldeetako ordezkariak.
Lan Zuzendaritza Nagusiak "bitartekaritza eskaintza bat" aurkeztuko die astearte honetan Primera Iberdrolako klubei eta emakumezkoen futbolerako lehen hitzarmen kolektiboa negoziatzen ari diren sindikatuei, bi aldeen artean jarrerak hurbiltzen saiatzeko, asteburu honetarako aurreikusita dagoen greba deialdiaren aurrean.
Astelehen honetan Lan Zuzendaritza Nagusiak Madrilen duen egoitzan egindako bileraren amaieran, Mariano Soriano Kirol Kontseilu Goreneko (CSD) zuzendari nagusiak azaldu du "bitartekaritza eskaintza" horrekin "jarrerak pixka bat hurbiltzen" saiatuko direla, "oraindik urrun daudelako".
Kluben Elkarteak (ACFF) urteko 16.000 euro gordineko gutxieneko soldata proposatu zuen negoziazioan, % 50eko partzialtasunarekin. Alabaina, kopuru hori erdira jaitsiko litzateke (8.000 euro gordin) lau orduko lanaldia izanik egunean.
Sindikatuek, aldiz, % 75eko partzialtasuna eskatzen dute, hau da, horrek 12.000 euroan utziko luke eguneko sei orduko kontratuetarako gutxieneko soldata.
"Alde sozialak esandakoarekin eta enpresaren parteak esandakoarekin, Lan Zuzendaritza Nagusiak erdibideko irtenbide bat prestatuko du. Ea bihar pixka bat gehiago aurreratzen dugun", esan du Mariano Sorianok Primera Iberdrolako klubekin eta UGT, Futbolistas On eta AFE sindikatuekin izandako bileraren ostean.
Kirol Kontseilu Goreneko kirol zuzendari nagusiak adierazi duenez, "tarteko klausula batzuk" aztertu dituzte bileran, azaroaren 16 eta 17ko asteburutik aurrera futbolarien greba mugagabearen deialdia desblokeatuko lukeen akordioa lortzeko.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa