Futbola
Primera Iberdrola
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Trukean eskatzen duena da Primera Iberdrolako bi neurketa telebistaz eman ahal izatea astero.
Primera Iberdrolako jokalarien batzarra. Argazkia: EFE
Mediapro Taldeak astelehen honetan iragarri duenaren arabera, prest dago Emakumezkoen Futbol Kluben Elkarteari (ACFF) 1,5 milioi euroko eskaintza egiteko, elkarteak Primera Iberdrola ligako jokalarien eskaera ekonomikoei erantzun diezaien eta, hartara, azaroaren 16 eta 17rako deitutako greba deialdia bertan behera gera dadin. Horren truke, astero Primera Iberdrolako bi neurketa telebistaz eman ahal izatea eskatu du Mediaprok.
Futbolariek hainbat bilera egin eta euren lehendabiziko hitzarmen kolektiboa lortzeko negoziaketak bertan behera geratu ostean erabaki zuten greba deitzea.
Egoera ikusita, Mediaprok oharra kaleratu du esanez bere asmoa emakumezkoen futbolaren alde egiten jarraitzea dela eta ACFFren eskutik konponbideak eman nahi dituela, "egoera desblokeatzeko". Horren arabera, elkartea zein jokalariak "hazten eta elkarlanean" segitzea du helburu, "txapelketa erabat profesionala lortu arte".
Horretarako, "Mediapro Taldeak Futbol Federazioak eskainitako funtsak erabiltzea eta egungo egoera desblokeatzea ahalbidetuko die ACFF elkarteko klubei". Horren esanetan, ACFFren eta Mediaproren artean sinatutako kontratuak "sekula ez dira oztopo izan eta ez dira izango" kirol hori hazteko.
Hartara, Federazioak Primera Iberdrolako kluben ikus-entzunezkoen eskubideen gaineko eskaintzari eusten badio, ACFF hartutako konpromisoetatik "libre" utziko duela gaineratu du.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa