Futbola
30.jardunaldiko ordutegiak
eitb.eus
Gipuzkoarren arteko lehia 18:30etik aurrera jokatuko da Ipuruan.
30. jardunaldiko ordutegiak. Argazkia: LaLiga
Ligak ostegun honetan eman ditu jakitera martxoaren 31ren eta apirilaren 2aren artean lehiatuko diren 30. jardunaldiko partiden ordutegiak. Aipatu jardunaldiak Eibarren eta Realaren arteko derbi gipuzkoarra hartuko du; hain zuzen ere, apirilaren 1ean, 18:30etik aurrera.
Egun horretan bertan, baina ordu batzuk lehenago, Alavesek CornellĂ -El Prat bisitatuko du Espayolen aurka lehiatzeko.
Azkenik, aurreko egunean, martxoaren 31n, Athleticek Celta izango du aurkari San Mamesen, 16:15ean.
Hurrengo zuzenekoak
|
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar