Futbola
Herri Kirolak
EITB Media
Bergaran jaio, baina zazpi urte zituenetik Estellerrian bizi den harri-jasotzaileak aitortu duenez, "ez daramat harria odolean, horretan soilik % 100ean aritzeko". "Neureari gehiago denbora eskaini nahi diot", erantsi du.
Paulo Azpiazu. Artxiboko irudia: EITB
Paulo Azpiazu harri-jasotzaileak iragarri du harria jasotzeari utziko diola "gogo faltagatik". Fitness irakasleak azaldu duenez, "asko kostatu zaio pauso hori ematea".
Era berean, Azpiazuk bere lesioaz hitz egin du sare sozialetan argitaratutako bideo batean. Duela bi hilabete, "urte osoan egindako gehiegizko esfortzuaren ondorioz", harri kubikoarekin egindako entrenamendu batean min hartu zuen gerrialdean. Masajistarekin hobera egiten ez zuela ikusita, erresonantzia bat egitea erabaki zutela zehaztu du. Emaitzak asteartean ezagutu zituzten. Azpiazuk bi protrusio ditu, eta mina eragiten diote.
Bergaran jaio, baina zazpi urte zituenetik Estellerrian bizi den harri-jasotzaileak aitortu duenez, "ez daramat harria odolean, horretan soilik % 100ean aritzeko".
Bestalde, Azpiazuk esan du ezin zuela imajinatu azken urteetan harrian lortu duen guztia, "oso pozik nago lortutakoarekin". "Inoiz ez nuke pentsatuko txapelik irabaziko nuenik edo Igeldon, Iraetan... egin ditudanak bezalako markak lortuko nituenik", gaineratu du. "Neureari denbora gehiago eskaini nahi diot", gaineratu du.
2021ean Izeta II.aren harri-jasotze eskolan hasi zen harria altxatzen eta 2022tik aurrera emaitza bikainak lortu ditu, aipagarriena 2022an lorturiko Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketako bigarren postua delarik. Igeldoko harriarekin ere bigarren egin zuen urte hartan berean.
2023ko urtarrilean Iraetako Errota Harria lehiaketa irabazi zuen altxaldien errekorra erdietsita eta otsailean Urrezko Harri-Jasotze Txapelketa irabazi zuen nagusitasun handiz. Zarauzko Bi Harrien txapelketan Mikel Lopetegi Urra-rekin berdinduta gelditu zen eta pisu-aldearen ondorioz txapeldunorde suertatu zen txapeldunordea. 2024an goia jo zuen, Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa irabazi zuenean.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar