22:40

Futbola

San Mamesen

Euskal Selekzioak 3-0 garaitu du Palestina jai giroz eta aldarrikapenez jositako lagunartekoan

I. G. | EITB

Emozioz eta aldarrikapenez betetako topaketa izan da, ikusmin handiz eta giro zoragarriarekin bizi izan dena estadioan, 50.000 zale baino gehiagorekin harmailetan.

  • Hugo Rincon, partidako jokaldi batean. Argazkia: EFE

    Hugo Rincon, partidako jokaldi batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Selekzioak 3-0 garaitu du Palestina larunbat honetan San Mamesen jokatu duten lagunarteko partidan. Emozioz eta aldarrikapenez betetako topaketa izan da, ikusmin handiz eta giro zoragarriarekin bizi izan dena estadioan, 50.000 zale baino gehiagorekin harmailetan.

Ikurrinak eta Palestinako banderak nahastu dira zaleen artean, horietako asko euskal selekzioaren kamiseta berdeekin jantzita, ofizialtasunaren aldarrikapena babesteko, hori izan baita topaketa honen beste helburuetako bat.

Minutu bateko isilunea egin dute Gazan hildakoen oroimenez. Partida euskaldunen agintearekin hasi da, eta 4. minuturako ireki dute markagailua. Elgezabalek sarera bidali du baloia korner batean (1-0).

Palestinarrek erantzun ona eman diote golari, eta aukera bikoitza izan dute area barruan, defentsak urrundu behar izan dituenak.

Kike Barjak zortea probatu du urruneko jaurtiketa batekin, baina aurkariaren atezainak baloia gelditu du.

Minutuek aurrera egin ahala, jokoa gehiago orekatu da, eta bi taldeek izan dituzte aukerak. Hala ere, Euskal Selekzioak arrisku gehixeago sortu du, batez ere Guruzetaren burukada batekin, gutxigatik kanpora joan dena.

Lehen zatiko azken minutuetan, Hugo Rincon lurrera bota dute area barruan, eta epaileak penaltia adierazi du. Guruzetak sartu du 2-0ekoa.

Bigarren zatian, bi taldeek hainbat aldaketa egin dituzte, eta Palestinak bere aukerarik onena izan du area barruan, kanpora joan den burukada batekin.

Jarraian, Izetak Euskal Selekzioaren hirugarren gola sartu du. Pase sakona jaso du, eta, presarik gabe, nahi bezala sartu du.

Azken minutuetan, erritmoak behera egin du, eta horrela amaitu da partida, Euskal Selekzioaren aldeko 3-0eko emaitzarekin.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    06 16:15 - 17:30 HERRI KIROLAK | Kirol Herri
    06 17:15 - 20:00 PILOTA | Altuna III-Ezkurdia vs Zabala-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena