Futbola
Moeve F Liga
EITB
Ipuruan izango da, jokoan den 2025-26 denboraldiko Moeve F Ligako zortzigarren jardunaldian. Oraingoz, lau partida jokatuta, Eibar hamabosgarren postuan dabil sailkapenean, eta Reala hirugarren tokian da, hamar puntu dituela, partidarik galdu gabe.
Eibar-Reala derbia urriaren 19an jokatuko dute. Argazkia: EITB.
Albisteak (1)
2025-26 denboraldiko Moeve F Ligako zortzigarren jardunaldiari dagokion Eibar-Reala derbia urriaren 19an jokatuko dute, igandez, 12:00etan, Ipuruan, Ligak berak baieztatu duenez.
Eibar-Reala neurketa aurtengo txapelketako lehenengo derbia izango da. Oraingoz, lau partida jokatuta, Eibar hamabosgarren postuan dabil sailkapenean, eta Reala hirugarren tokian da, hamar puntu dituela; txuri-urdinek ez dute partidarik galdu.
Ipuruan jokatuko duten neurketa baino lehen, Eibarrek Levante izango du aurkari, Valentzian, igandean, 12:00etan; Bartzelona jasoko du, urriaren 4an, larunbatez, 15:00etan; eta Costa Adeje Teneriferen zelaian arituko da, urriaren 12an, igandez, 12:00etan. Realak, ordea, Badalonan du partida, larunbatean, 12:00etan; Zubietan Costa Adeje Tenerife jasoko du, urriaren 4an, larunbatez, 12:00etan, eta Granadan jokatuko du bisitari, urriaren 11n, larunbatez, 12:00etan ere.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar