Osasuna
ATZERATUTA
AGENCIAS | EITB MEDIA
Talde gorritxoak Chiclana izan behar zuen aurkari asteazken honetan, eta txuri-urdinek Jove Español, ostegunean.
Jon Moncayola, Osasunako jokalaria. Argazkia: EFE
Asteazken honetan (19:00) jokatzekoa zen Chiclanaren eta Osasunaren arteko Errege Kopako partida atzeratu egin behar izan dute, azken orduetan Espainiako ekialdea eta hegoaldea astintzen ari den goialdeko borraska dela-eta. Gauza bera gertatuko da ostegun honetan (azaroak 31) FC Jove Español eta Realak jokatu behar zuten lehiarekin.
Gorritxoen lehia izan da bertan behera geratu den lehena. Izan ere, partidako epaileak erabaki du Chiclanako Udal Estadioak ez zituela betetzen talde bien arteko norgehiagorako gutxieneko baldintzak. Gainera, badago zelaitik gertu igarotzen den ibai bat, eta gainezka egiteko arriskua zegoen.
Espainiako Futbol Federazioak jakitera eman duenez, norgehiagoka datorren asteartean, azaroaren 5ean, jokatuko da, 19:00etan hasita.
Realak ostegun honetan (21:00) Alacanteko Jose Rico Perez Estadioan jokatu behar zuen neurketarekin ere gauza bera gertatu da. Kasu horretan, Federazioak ez du jakitera eman zein izango den partidaren data berria, besteak beste, Imanolen taldeak Europa Ligako neurketa baitu datorren astean, Viktoria Plzenen aurka.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa