21:08

Osasuna

EA Sports Liga

Osasunak gol zaparrada jaso du Gironaren aurka (4-0)

Agentziak | eitb media

Gorritxoek ondo jokatu dute lehen zatian, nahiz eta gol bat jaso, baina bigarrenean Girona jaun eta jabe izan da eta Osasunak lehen porrota jaso du.

  • Nacho Vidal Gironaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

    Nacho Vidal Gironaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunak denboraldiko lehen porrota jaso du ostegun honetan EA Sports Ligan, Montilivin 4-0 galduta Gironaren aurka, Bryan Gil, Viktor Tsygankov, Abel Ruiz eta Cristhian Stuaniren golekin.

Etxekoek lehen minututik eraman dute agintea. Osasuna zokoratuta geratu da zelai erdian, baloia monopolizatzen ari zen Girona gainditu ezinik.

Vicente Morenok "baloiarekin zerbait gehiago" eta pase gehiago kateatzea eskatu die bere futbolariei, baina 34. minutuan 1-0ekoa iritsi da. Tsygankovek erdiraketa bat bidali du eskuinetik bigarren zutoinera eta hor agertu da Bryan Gil.

Bigarren zatia gidoi berarekin hasi da eta Gironak zortzi minutu baino ez ditu behar izan bere errenta handitzeko: Bryanek area barrura erdiratu du, baloiak Catenarengan errebotatu du eta Tsygankoven oinetan erori da (2-0).

Eta 56. minutuan, hiru minutu geroago, 3-0ekoa iritsi da. Yangel Herrerak bularrarekin jaitsi du baloia, ondoren Abel Ruizek eskuadrara bidal zezan, eskuinarekin jaurtiketa geldiezina eginda.

Vicente Morenok berehala erantzun du Pablo Ibañez, Ruben Garcia eta Raul Garcia zelairatu direnean, baina beranduegi zen.

4-0ekoan, Asprillak Van de Beeki eman dio baloia, honek pase sakona eman ziezaion Stuaniri, azken gola sartzeko.

Fitxa teknikoa:

4 - Girona: Gazzaniga; Frances, David Lopez, Blind, Miguel; Herrera (Romeu, 64. min), Ivan Martin; Tsygankov (Portu, 81. min), Abel Ruiz (Asprilla, 74. min), Bryan (Van de Beek, 81. min); eta Miovski (Stuani, 64. min).

0 - Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal, Catena, Herrando, Juan Cruz; Torro (Javi Martinez, 85. min), Moncayola (Ruben Garcia, 59. min); Moi Gomez, Aimar (Ibañez, 59. min), Bryan (Iker Benito, 68. min); eta Budimir (Raul, 58. min).

Golak: 1-0, 34. min: Bryan Gil. 2-0, 53. min: Tsygankov. 3-0, 56. min: Abel Ruiz. 4-0, 90. min: Stuani.

Epaile: Hernandez Maeso.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena