Osasuna
Iragarpena
EITB MEDIA
Klubak astelehen honetan argitaratutako oharraren arabera, teknikari valentziarra arduratuko da talde gorritxoaz Jagoba Arrasatek Osasuna utzi ostean.
Vicente Morenoren artxiboko irudia. Irudia: EITB Media
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Vicente Moreno teknikari valentziarra izango da Osasunaren entrenatzailea datorren denboraldian (24-25), Jagoba Arrasatek kargua utzi ostean, klubak astelehen honetan kaleratutako ohar batean jakinarazi duenez. Dani Pendin izango da bigarren entrenatzailea, Dani Pastor prestatzaile fisikoa eta Ramon Alturo analista nagusia. Gorritxoen entrenatzaile berriak prentsaurrekoa emango du asteartean Sadarren.
Xerezen ekin zion entrenatzaile bideari Morenok, eta Bigarren Mailari eustea lortu zuen. Ondoren, Lehen Maialarako igoera bizi izan zuen Espanyolekin eta Mallorcarekin. Horrez gain, Bigarren Mailara eraman zituen Mallorca bera eta Tarragonako Nastic. Liga arabiarreko Al-Shabab taldetik pasa eta gero, LaLigara itzuli zen denboraldi hasieran, Almeria gidatzeko, baina zazpi partida soilik egin zituen han.
Entrenatzaile gisa hasi aurretik, futbolari profesionala izan zen 12 denboraldiz Xerezen. Klubaren historian taldeko kamiseta gehien jantzi zuen jokalaria izan zen Moreno.
ADIERAZPEN OFIZIALA | Vicente Moreno, Osasunako entrenatzaile berria.
— C. A. OSASUNA (@Osasuna_eus) May 27, 2024
¿¿ https://t.co/cDz0m7Uwf7#BienvenidoVicente #OngiEtorriVicente #WelcomeVicente pic.twitter.com/JJp5fDYWYM
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa