Osasuna
Geldikako jokaldiak indargune
O. Z. A. | AGENTZIAK
Real Madrilekin batera, Osasuna EA Sports Ligan geldikako jokaldietan gol gehien sartu dituen taldea da. Orain arte bederatzi gol sartu dituzte 24 jardunalditan eta honek, 10 puntu gehiago izatea ahalbidetu die.
Osasunako jokalariak Budimirrek Reale Arenan sartutako gola ospatzen. ARGAZKIA: EFE
Geldikako jokaldiak izaten ari dira Osasunaren indargune nagusia aurtengo denboraldian. Budimirrek joan den larunbatean Reale Arenan kornerrez sartutako golaren ondoren, Jagoba Arrasateren taldea jokaldi hauei etekin gehien ateratzen dien talde dira.
Espero zen bezala, Budimir kroaziarra izaten ari jokaldi hauetan taldeko izarra. Getaferen, Granadaren eta Cadizen aurka jaurti zituen penaltiak, eta Realaren aurka Moncayolaren erdiraketa bikain bat baliatu zuen bere 11. gola lortzeko.
Bestalde, Valentziaren aurka Aimar Orozek, penaltiz, eta Nacho Vidalek, txilenaz korner batean egindako golak izan ziren denboraldiko lehenak geldikako jokaldietan. Getaferen aurka Iker Muñozek Osasunarekin bere lehen gola sartu zuen korner baten ondoren egindako gol batean. Chimy Avilak faltaz egindako asistentzia bikainaren ostean, Catenak beste gol bat sartu zuen Vila-realen aurka. Abenduaren 15ean ordea, Osasunak Rayo Vallecanoren aurka neurtu zituen indarrak Sadarren, eta Raul Garcia de Harok gol heroikoa sartu zuen 94. minutuan buruz.
Gorritxoak atea isteko arazoak izaten ari diren arren, estrategia-jokaldiei sekulako probetxua ateratzen ari dira. Moncayolak, Moi Gomezek edo Arnaizek jaurti ohi dituzte baloi geldi hauek. Gauzak horrela, nafarrak egoera pribilegiatuan daude jaitsiera postuei dagokionez, 12 puntuko aldearekin.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa