18:25

Osasuna

EA Sports Liga

Celtak mendean hartu du Osasuna (0-3)

L.U. |EITB Media

Osasunak 0-3 galdu du Celtaren aurka Sadarren, otsailaren 4an, EA Sports Ligako 22. jardunaldiko partida. Larsenek eta Luca de la Torrek minutu bakarrean sartutako bi golek norgehiagoka ezegonkortu dute, eta Douvikasen hirugarren golak erabakita utzi du.

  • Osasuna vs Celta de Vigo

    Osasuna vs Celta de Vigo Foto: @Osasuna

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gorritxoek 0-3 galdu dute Galiziako taldearen aurka EA Sports Ligako 22. jardunaldiko partida. Jorgen Strand Larsenek eta Luca de la Torrek minutu eskasean sartutako golei esker, 20. minututik partida talde bisitariaren alde jarri da. Hala eta guztiz ere, gorritxoak aldeak murrizten saiatu dira, baina ezin izan dute. Azkenean, 90. minutuan, Douvikasek Celtaren aldeko hirugarren gola egin du.

Neurketako lehen minutuetan, etxeko taldeak eraman du partidaren pisua. 6. minutuan iritsi da nafarren lehen hurbilketa arriskutsua. Raul Garciak ebakia egin du area barruan, baina Renato Tapia Osasunako aurrelariak errematea egin behar zuenean iritsi da. Bi minutu geroago, Unai Nuñezek, akats handia eginez, Bludimirri pilota oparitu dio aurrealdean, baina gorritxoak Celtako atezainaren eskuarekin egin du topo.

18. minutuan, neurketa talde bisitariaren alde jarri da. Larsenen jaurtiketa gurutzatu batek Sergio Herrera gainditu du, eta etxekoen atean sartu da.

Minutu bat geroago, Larsenen eta Luca de la Torreren konbinazio bikain baten ostean, azken horrek Galiziako taldearen bigarren gola egin du. Osasuna saiatu da minutu bakar batean jaso dituen bi golei buelta ematen.

41. minutuan, aldea murrizteko aukera izan du Osasunak. Gorritxoen aldeko korner bat Catenaren burukada batekin amaitu da, baina baloia kanpora joan da. Azkenean, Iruñeko taldea markagailua kontra zuela joan da aldagelara.

Bigarren zatian, etxeko taldeak baloiaren jabetza izan du. Arazo nagusia Osasunak Galiziako defentsaren aurka erasoan izan duen gaitasunik eza izan da. Geldikako jaurtiketetan lortu dute gorritxoek arriskurik handiena. Osasunak atsedenik gabe bilatu du Guaitaren atea, baina kosta egin zaio erremate arriskutsuak egitea.

82. minutuan iritsi da Nafarroako taldearen gol aukerarik argiena. Bludimirrek area erditik errematatu du, eta gora joan zaio. Azkenean, Galiziako taldeak 0-3koa egin du 90. minutuan, Anastasios Douvikas greziarraren bitartez.

Osasunak bigarren porrota jarraian jaso du. Gorritxoak eremu epelean daude, baina ezin dira deskuidatu, denboraldiaren bigarren zati honetan behekoek estutu egiten dutelako.

Fitxa teknikoa:

0 - Osasuna: Sergio Herrera; Areso, Catena (Mojica, 62. min), David Garcia, Juan Cruz, Peña (Barja, 75. min); Pablo Ibañez (Arnaiz, 62. min), Iker Muñoz, Moi Gomez (Aimar, 62. min); Raul Garcia (Ruben Garcia, 75. min) eta Budimir.

3 - Celta: Guaita; Nuñez, Tapia, Dominguez; Manquillo (Allende, 73. min), Jailson, Beltran, Ristic, Mingueza, De la Torre (Manu Sanchez, 87. min) eta Strand Larsen (Douvikas, 61. min).

Golak: 0-1, 24. min: Strand Larsen. 0-2, 25. min: De la Torre. 0-3, 90. min: Douvikas.

Epailea: Javier Alberola Rojas. Txartel horia atera die Barja eta David Garcia gorritxoei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena