Osasuna
Santander Liga
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Kluiverten gol batek garaipena eman dio etxeko taldeari, emaitza handitu ahal izan duena Sergio Herrera atezainaren geldiketengatik izango ez balitz.
Kike Garcia, baloi baten lehian. Argazkia: EFE
Osasunak porrota jaso du Valentziaren aurka (1-0) Santander Ligako 25. jardunaldiko partidan. Partida oso lehiatua izan da, baina gorritxoek ez dute atera jaurtiketarik egin eta Sergio Herrera atezainaren geldiketek protagonismoa irabazi dute.
Valentzia - Osauna partidako laburpena
Osasuna indartsu sartu da Mestallan, baloiaren jabe eginez eta Valentziari presioa sartuz, baina sakontasunik gabe azken metroetan.
Diakhabyk etxekoen lehen aukera izan du Castillejok ateratako korner baten ostean, baina bere burukada apur bat desbideratuta joan da.
Jokaldi azkarrak eginez, Osasuna etxekoen nagusitasunaz jabetzen saiatu da, baina Valentziak presioa egiten zuen area ertzean baloia berreskuratzeko. VARak esku hartu du 22. minutuan Sergio Herrera atezainari txartel gorria kentzeko, Hugo Durori baloia garbi kendu ostean.
Bigarren zatian, Osasunak bereganatu egin du baloia lehen minutuetan, eta Valentzia deseroso jartzen hasi da Abderen bakarkako jokaldi batekin eta Chimy Avilaren jaurtiketekin.
Hasierako erasoaldiaren ondoren, indarrak berdindu egin dira Mestallan. 74. minutuan, Valentziak ez du alferrik galdu Torroren akats bat, baloia Kluiverten botetan amaitu delarik. Honek eskuadratik sartu du partida desorekatzeko (1-0).
Jagoba Arrasateren aldaketek jokoan eraginik ez zuten bitartean, Valentziakoek bazituzten. Irten bezain laster, Ilaixek erdiraketa neurtua jarri dio Linori, baina Herrerak esku bikaina atera du bere erasoari uko egiteko.
Azken minutuetan VARak birritan hartu du parte Aimarri ateratako txartel gorri bat zuzentzeko eta Thierryri egindako penaltia ezartzeko. Hugo Duro jaurti du, baina Herrerarekin egin du topo berriz. Zazpi izan dira gehitutako minutuak, baina Valentziak eutsi egin dio emaitzari.
Fitxa teknikoa
1 – Valentzia: Mamardashvili; Foulquier, Diakhaby, Cenk, Gaya; Guillamón, Yunus Musah (Ilaix, 82. min), Almeida (Nico, 72. min); Kluivert (Thierry, 82. min), Castillejo eta Hugo Duro.
0 – Osasuna: Sergio Herrera; Moncayola (Aimar, 78. min), David Garcia, Aridane, Juan Cruz; Torro (Kike Barja, 73. min), Ibañez (Darko, 73. min), Moi Gomez; Abde, Kike Garcia (Budimir, 73. min) eta Chimy Avila (Vidal, 66. min)
Gola: 1-0, 74. min: Kluivert.
Epailea: Iglesias Villanueva. Txartel horia atera die Hugo Duro, Gayà, David Garcia, Cruz, Chimy Avila, Torro eta Aimar jokalariei.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa