23:15

Osasuna

SANTANDER LIGA

Osasunak garaipena lortu du Sevillaren aurkako partida bizian (2-3)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldea hiru aldiz aurreratu da markagailuan. Etxeko taldeak, baina, ez dizkio gauzak erraz jarri eta birritan berdindu du markagailua. Abdek 84. Minutuan sartutako golak eman die garaipena gorritxoei.

  • Osasuna

    Osasunako jokalariak gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunak 2-3 irabazi du Sanchez Pizjuanen joakatutako norgehiagoka. Jagoba Arrasateren taldea 0-1 aurretik joan da atsedenaldira. Abantaila handitzeko aukerak izan baditu ere, partida zabalik utzi du bigarren zatirako. Bigarren zatian, bina gol egin dituzte Sevillak eta Osasunak. Abdek partida amaitzeko 5 minutu falta zirela sartu du gorritxoen hirugarren gola, eta horri esker lortu dute gorritxoen garaipena.

Sevilla-Osasuna partidako laburpena

Zelai erdia kontrolatzeko asmoz zelairatu zen Osasuna, baina lehen abagunea etxekoen aldekoa izan zen. Lehen ordu laurdena betetzear zela Erik Lamela argentinarrak egindako jaurtiketa kornerrera desbideratu behar izan zuen nafarren atezainak.

Jagoba Arrasateren taldea ez zen jokaldi horrekin kikildu, eta hurrengo jokaldian, Jon Moncayolaren burukada batek luzatzera behartu zuen Bono, baloia kornerrera aldentzeko. Korner horretan bertan, David Garciak 0-1ekoa jarri zuen buruz, 18. minutuan.

Osasunak abantaila handitzeko aukera izan zuen, baina Juan Luis Pulido Santana epaile kanariarrak, VARrak ohartarazi ondoren, bertan behera utzi zuen bigarren gola, Kike Barja jokoz kanpo baitzegoen.

Atsedenaldiaren atarian, Bonok 0-2koa eragotzi zuen Kike Garciaren erremateari erantzun bikaina emanez.

Horrela, bigarren zatia hasi eta bi minutura, En-Nesyrik buruz errematatu zuen berdinketaren bila, baina Aitor Fernandezek geldiketa ikusgarria egin zuen.

Gudeljek, arauzko denbora gaindituta, area kanpotik jaurtiketa latza egin, eta berdinketa jarri zuen markagailuan, gol ikusgarria eginez.

Dena dela, handik gutxira, Osasunak abantaila berreskuratu zuen markagailuan, Bonok baloia gaizki urrundu zuen, eta Fernando Reges brasildarraren bizkarrean jota, bere atean sartu zen.

En-Nesyrik ez zion protagonista izateari utzi nahi izan, eta gol ikusgarria sartu zuen bakarkako jokaldi batean, berdinketa berri bat lortzeko.

Osasunak ez zuen amore eman, eta Abdek, minutu batzuk lehenago zelairatu ostean, hirugarren gola egin zuen, Osasunari garaipena emango ziona, etxekoei beste erreakzio baterako oso denbora gutxi utzita.

Fitxa teknikoa:

2 - Sevilla: Bono; Jesús Navas (Montiel, 83. min), Nianzou, Fernando (Telles, 83. min), Gudelj, Bryan Gil (Ocampos, 57. min), Pape Guaye; Lamela (Suso, 46. min), Rakitic (Acuña, 46. min), Óliver Torres; eta En-Nesyri.

3- Osasuna: Aitor Fernández; Diego Moreno, Aridane, David García, Juan Cruz; Pablo Ibáñez (Torró, 88. min) Moncayola (Manu Sánchez, 70. min), Darko Brasanac, Kike Barja (Abde, 81. min), Aimar Oroz (Moi Gómez, 70. min); eta Kike García (Chimy Ávila, 81. min).

Golak: 0-1, 18. min: David García. 1-1, 63. min: Gudelj. 1-2, 67. min: Fernando, bere atean. 2-2, 78. min: En-Nesyri. 2-3, 84. min: Abde.

Epailea: Juan Luis Pulido Santana. Fernando sevillarra kanporatu zuen (94. min), aulkian zegoela protesta egiteagatik. Txartel horiak: Aimar Oroz (12. min) eta Kike Barja (65. min); Pape Gueye (43. min), Acuña (79. min), Ocampos (88. min) eta En-Nesyri (94. min).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena