Osasuna
Ofiziala
A. B. E. | EITB Media
Azaroaren 4an irekiko da hautagaitzak aurkezteko epea eta hilaren 26ean zehaztuko dira zeintzuk izango diren baldintza guztiak betetzen dituzten hautagaitzak. Hauteskunde kanpaina azaroaren 26an hasi eta abenduaren 16an bukatuko da.
Osasunaren Batzar Orokor bateko artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Osasunako presidente kargurako hauteskundeak 2021eko abenduaren 19an egingo dira. Hala jakinarazi du klubak astearte honetan. Bazkideek azaroaren 4tik aurrera aurkeztu ahalko dituzte hautagaitzak eta epea zabalik egongo da azaroaren 17ra arte.
Hauteskunde Batzordeak azaroaren 18a eta 22a artean balioztatuko ditu aurkeztu diten hautagaitzak, 23an eta 24an helegiteak aurkezteko epea zabalik egongo delarik. Azaroaren 26an zehaztuko dira zeintzuk izango diren presidente kargurako behin betiko hautagaitzak.
Azaroaren 30ean hasiko da presidente kargurako hauteskunde kanpaina, eta abenduaren 16an bukatuko da. Abenduaren 19a izango da botoa emateko eguna.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa