Osasuna
Kontratuen amaiera
Agencias | EITB Media
Atezainaren eta aurrelariaren kontratuak ez berritzea erabaki du klubak.
Adrian Lopez (Osasuna), Lucas Perezekin (Alaves). Argazkia: EITB Media
Ruben Martinezek eta Adrian Lopezek ez dute Osasunan jarraituko, klubak ostiral honetan jakinarazi duenez. Atezainari eta aurrelariari ekainaren 30ean bukatzen zaizkie Nafarroako taldearekin zituzten kontratuak, eta Osasunak ez berritzea erabaki du. Klubak eskerrak eman dizkie urte hauetan eman duten guztiarengatik.
Ruben Martinez Andradek (1984ko ekainaren 22an jaioa, Coristancon, A Coruñan) hiru denboraldi eman ditu Osasunan. Guztira 58 partida ofizial jokatu ditu; 22 Santander Ligan, 35 SmartBank Ligan eta bat Errege Kopan.
Bestalde, Adrian Lopez Alvarezek (1988ko urtarrilaren 8an jaio zen San Martin de Tevergan, Asturiasen) bi denboraldi osatu ditu talde gorritxoan. Guztira, 46 partida jokatu ditu Osasunarekin; 43 Santander Ligan eta 3 Errege Kopan.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa