Osasuna
Kontratu-berritzea
A. B. E. | EITB Media
Atezainak 24urte ditu eta 2024ko ekainaren 30era sinatu du kontratua talde gorritxoarekin. Perezen etete-klausula 12 milioi eurokoa izango da.
Juan Perez, Osasunako atezaina. Argazkia: CA Osasuna
Juan Perezek kontratua berritu du Osasunarekin 2024ko ekainaren 30era arte, klubak ostegun honetan jakinarazi duenez. Atezainaren etete-klausula 12 milioi eurokoa izango da. Jokalariak prentsaurreko telematikoa eskainiko du Braulio Vazquez kirol-zuzendariarekin batera, datorren astean.
Perezek 24 urte ditu. Santander Ligako bi partida jokatu ditu Osasunarekin eta Errege Kopan lau norgehiagokatan babestu du talde gorritxoaren atea. Datorren denboraldian taldeko bigarren atezaina izango da, Ruben Martinezek Osasuna utziko baitu 2020-2021 denboraldi amaieran.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa