Osasuna
21. JARDUNALDIA
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Gorritxoek aukera argiak galdu dituzte, batez ere lehen zatian, eta Borja Iglesiasek, ordea, partidako gol bakarra sartu du amaierarako 10 minuturen faltan.
Albisteak (4)
Bideoak (1)
Betis eta Borja Iglesias gora egiten ari dira denboraldiak aurre egin ahala, eta hala berretsi dute astelehen honetan; izan ere, aurrelari galiziarrak 80. minutuan sartutako gol batek ezerezean utzi du Osasunak ordura arte jokatutako norgehiagoka ona.
Lehen zatiko minutu askotan, eta baita bigarren zatian ere, gorritxoen esanetara egon dira etxekoak. Jonathan Calleri aurrelari argentinarrak buruhauste handiak eragin dizkie, eta bi aukera garbi izan ditu aurreneko 45. minutuetan, baina Joel Roblesv atezainarekin egin du topo.
Manuel Pellegriniren mutilek ere abaguneak izan dituzte, biak Loren Moronen bidez, zutoinera bidalitako burukada batekin eta oso gutxigatik errematatu ezin izan duen baloiarekin.
Gidoia ez da gehiegi aldatu bigarren zatian, eta Osasunak eman ditu lehenbiziko abisuak: batean, Ruben Garciak ez du area barruan buruz ondo errematatu, abagune argia izan arren, eta, bestean, Calleri kamuts agertu da berriz. Betis erantzuten ahalegindu da, baina David Garcia ezin hobeto aurreratu zaio Loreni, hura baloia errematatzera zihoanean.
Hala ere, lehiaren azken zatiak etxekoen kolore berdea hartu du. Telloren jaurtiketa bat eta Alex Morenoren errematea izan dira Borja Iglesiasen 1-0ekoaren atarikoak. Galiziarrak maisutasunez bukatu du etxekoen kontraerasoa 80. minutuan.
Gerora, Fekir eta, berriro ere, Iglesias neurketa behin betiko erabakita uzteko zorian izan dira, baina Osasuna amaierara arte borrokatu da, eta Unai Garciak ezinegona eragin du andaluziarren artean, baina zorterik gabe.
Fiitxa teknikoa:
1 - Betis: Joel Robles; Emerson, Mandi, Víctor Ruiz (Sidnei, 46. min), Álex Moreno; Paul, Canales (Guardado, 86. min), Joaquín (William Carvalho, 57. min), Fekir, Rodri (Tello, 69. min); eta Loren (Borja Iglesias, 57. min).
0 - Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal, Unai García, David García, Juan Cruz; Kike Barja (Roberto Torres, 64. min), Moncayola (Javi Martínez, 85. min), Oier, Íñigo Pérez (Adrián, 85. min); Rubén García (Manu Sánchez, 64. min) eta Calleri (Enric Gallego, 76. min).
Gola: 1-0, 79. min: Borja Iglesias.
Epailea: Javier Alberola Rojas. Txartel horiak: Moncayola (Osasuna); Joel Robles (Betis).
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa