Osasuna
18. JARDUNALDIA
EiTB MEDIA
Jagoba Arrasateren taldeak azken minutura arte kontzentratuta jokatu du eta aurkariaren atera gerturatu egin da, baina arrisku gehiegi sortu gabe.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Osasunak balio handiko puntua lortu du ligako azken txapeldunaren kontra Sadarren. Gorritxoek lan handia egin dute eta azken momentura arte borrokatu dute, zehaztasun gutxirekin jaurti duen Madril baten aurka.
Hasieran, Real Madrilek norgehiagoka menperatu du, baina poliki poliki Osasuna esnatu egin da eta aurkariaren areara gerturatu da. Aukera argiena Oierrek izan du, Courtoisek gelditu duen burukada batean.
Jagoba Arrasateren jokalariek lehen zati ona jokatu dute, defentsan kontzentratuta, eta ahal izan dutenean talde txuriaren area zapaltzen eta kornerrak ateratzen. Zidanen jokalariek, ordea, ez dute aukera argirik izan, Osasunak ez baitu utzi.
Hala ere, bigarren zatian, merengeak erasotzaileago atera dira. Soto Gradok Karim Benzema eta Sergio Ramosen bi gol baliogabetu ditu jokoz kanpo zeudelako. Asensiok, beharbada, Real Madrilen aukerarik argiena izan du.
Azken minutuetan espazioak agertu dira eta gorritxoek sorpresa bilatu dute, baina azkenean, Osasunak eta Real Madrilek 0-0 berdindu dute, hotza eta elurra nabarmendu diren partida batean.
Fitxa teknikoa
0 – Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal, Aridane, David Garcia, Juan Cruz; Roberto Torres, Moncayola, Oier, Iñigo Perez; Calleri (Budimir, 77.min), Ruben Garcia (Jony, 77.min).
0 – Real Madril: Courtois; Lucas, Varane, Ramos, Mendy; Modric (Isco, 75.min), Casemiro, Kroos; Asensio (Valverde, 66.min), Benzema, Hazard (Mariano, 75.min).
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa