19:40

Osasuna

Bi denboraldiz

Sergio Herrerak kontratua berritu du Osasunarekin 2023ra arte

Erredakzioa

Atezainak beste bi urtez luzatu du klubaren lotzen zuen aurreko kontratua. 11,5 milioi euroko etete klausula izango du taldea Santander Ligan dagoen artean.

  • Sergio Herrera

    Sergio Herrera. Argazkia: CA Osasuna

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sergio Herrerak Osasunan jarraituko du 2023ko ekainaren 30era arte, bi aldeak kontratua berritzeko akordiora iritsi baitira. Miranda Ebroko atezainak bi denboraldiz berritu du klubarekin zuen aurreko kontratua. Atezainak 11,5 milioi euroko etete klausula izango du taldea Santander Ligan mantentzen den artean.

Miranda Ebron (Burgos) jaio zen Sergio Herrera 1993ko ekainaren 5ean eta 2017ko udan iritsi zen Osasunara, Huescatik. Alavesen harrobiak hasi zen jokatzen, ondoren Bigarren B Mailako Laudio eta Amorebieta taldeetan ibili zelarik.

Talde gorritxoan eman zuen lehen denboraldian atezain titularra izan zen eta maila bikaina eman zuen, nahiz eta ezker belauneko lotailu gurutzatua hautsi zuen, eta zazpi hilabetez jokatu ezinda egon zen. Ondoren, lesioa gainditu, eta lau partida jokatu zituen 2018-2019 denboraldian, Osasunak igoera lortu zuen sasoian. Lehen Mailan, 2019-2020 denboraldian 19 neurketa jokatu zituen.

Denboraldi honetan (2020-2021), Osasunako atezaina izan da taldeak orain arte jokatu dituen bost partidetan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena