Osasuna
Santander Liga
Erredakzioa
Madrilgo eta Nafarroako taldearen arteko Ligako bigarren jardunaldiko neurketa ostiralean jokatzeko aurreikusita zegoen, baina larunbatean izango da.
Cucurella eta Nacho Vidal, Getaferen eta Osasunaren arteko partida baten. Argazkia: EFE
Ligako bigarren jardunaldiko Getafe-Osasuna partida irailaren 19an, larunbatean, jokatuko da 18:30ean. Neurketa ostiralerako (irailak 18) aurreikusita zegoen, baina Ligak asteazken honetan baieztatu du irailaren 19an jokatuko dela.
Lehen jardunaldian gertatu bezala, bigarrenean ere ez da jokatuko Santander Ligako eta SmartBank Ligako partidarik ostiralean (irailak 18) eta astelehenean (irailak 21).
"Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeko epaileak irailaren 9an hartu zuen erabakiak eragindako nahasmen eta ziurtasun-gabezia dela eta, Ligak erabaki du bigarren jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak aldatzea. Hala ere, gogoratu behar dugu, oraindik indarrean daudela Ligaren aldekoak diren behin-behineko neurriak. Aldaketak egitearen erabakia, klubak ez kaltetzeagatik hartu da", adierazi du Ligak.
Ondorioz, Santander Ligan, Getafe-Osasuna irailaren 19an jokatuko da, 18:30ean; bestalde, astelehenerako aurreikusita zegoen Betis-Valladolid irailaren 20an (igandea) jokatuko da, 18:30ean.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa