Osasuna
FITXAKETA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Valentziako jokalaria utzita zegoen Herbehereetako PSV Eindhoven taldean, baina ez zen jokatzen ari espero zuen beste.
Osasunak Toni Lato fitxatu du. Argazkia: @Osasuna
Valentziak eta Osasunak akordioa lortu dute Toni Lato ezker hegalekoak Nafarroako taldean utzita joka dezan denboraldia amaitu arte.
Jokalaria PSV Eindhoven zegoen, utzita han ere, baina Herbeheretako taldearekin kontratua etetea adostu du.
"Lato aurki aurkeztuko dugu talde gorritxoko jokalari berri bezala Braulio Vazquez kirol zuzendaria alboan duela. Datorren astean jarriko da Jagoba Arrasateren aginduetara, taldea Taxoareko entrenamenduetara itzultzen denean", iragarri du Osasunak ohar baten bidez.
Antonio Latorre (22 urte) Valentziaren beheko kategorietan trebatutako jokalaria da, eta bertan egin zuen debuta Lehen Mailako jokalari gisa, 2016/17 denboraldian, hain zuzen ere. Joan zen udan utzita joan zen PSVra, baina ez ditu espero zituen minutuak eskuratu bertan.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa