Osasuna
EA Sports Liga
I. G. | EITB
Bretonesen eta Catenaren golei esker, gorritxoek hiru puntuak lortu dituzte Sadarren.
Osasunako jokalariak Bretonesen gola ospatzen. Argazkia: EFE
Osasunak Getafe garaitu du (2-1) ostiral honetan Sadarren jokatu den LaLiga EA Sportseko 8. jardunaldiko partidan.
Partida nahiko berdinduta hasi da, gorritxoek erasoan ekimen gehiago izan dutelarik, baina benetako arriskurik sortu gabe. Lehen aukera argia Budimirren bolea on bat izan da, gutxigatik desbideratu dena. Baina pixkanaka, Getafe jabetza hartzen joan da eta Osasunari kosta egiten zitzaion baloia mantentzea.
23. minutuan, Millak baloia lapurtu eta area barruan jarri dio Mayorali, eta honek gola sartzea lortu du baloia hanken artetik sartuz Herrerari (0-1).
Aurkako emaitzarekin, talde nafarrak aurrerapausoa eman du eta jokoaren kontrola hartu du. Budimirrek partida berdindu ahal izan du kanpora joan zaion burukada batekin. Osasunak penaltia eskatu du aurrelariak jasandako bultzadagatik, baina epaileak jokoz kanpokoa adierazi du.
Atsedenaldira iritsi aurretik, azken faltan, Bretonesek baloia areatik kanpo jaso du eta bikain jarri du eskuadran partida berdintzeko (1-1).
Bigarren zatian Osasunak Sadarren erakutsi ohi duen indarra ikusi da berriro, baina bere asmoak ez ziren aukeretan islatzen. Eta partida puntu banaketarekin amaituko zela zirudienean, gorritxoek izan duten korner bakarrean, Catenak buruz sartu du markagailua iraultzeko gola (2-1).
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar