Munduko Txapelketa
ALDARRIKAPENA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ingalaterra izan da uko egin dion lehen taldea, eta Harry Kane bere kapitainak FIFAk inposatuko besokoa eraman du.
FIFAk debekatutako "One Love" besokoa. Argazkia: EFE
Ingalaterrako, Alemaniako, Herbehereetako, Galesko, Belgikako, Danimarkako eta Suitzako selekzioetako kapitainek azkenerako ez dute "One Love" ("Maitasun bat"; maitasun eta errespetu unibertsalari egiten dio erreferentzia) aldarrikapen mezua daraman besokoa soinean izango jaso ditzaketen "kirol-zigorren" beldur direlako.
Komunikatu bateratu batean, selekzio horien federazioek ohartarazi dute FIFAk "oso argi" adierazi duela "kirol-zigorrak" ezarriko dituela kapitainak besoko horiekin ateratzen badira berdegunera.
"Federazio nazional moduan ezin ditugu gure jokalariak kirol-zigorrak jaso ahal izateko egoeran jarri, tartean, epaileek txartel horiak ateratzea. Horregatik, kapitainei eskatu diegu ez daitezela saiatu besokoak eramaten Munduko Kopako partidetan", gehitu dute.
Erakundeek argi utzi dute normalean kasu horietan aplikatzen diren "isunak ordaintzeko prest" zeudela, eta besoko hori eramateko "konpromiso finkoa" zutela. "Hala ere, ezin ditugu gure jokalariak txartel horiak jasotzeko edota zelaia uztera behartuak izateko arriskuan jarri", berretsi dute.
"Oso zapuztuta gaude FIFAren erabakiarekin, aurrekaririk ez duela uste dugulako: irailean idatzi genuen "One Love" besokoa eraman nahi genuela futbolean inklusioa aktiboki bermatzeko, eta ez genuen erantzunik jaso. Gure jokalariak eta entrenatzaileak atsekabetuta daude: inklusioaren defendatzaile sutsuak dira, eta babesa beste modu batera erakutsiko dute", adierazi dute.
Harry Kane, besoko barik
Horrela, aldarrikapen-besokoa eraman ez duen lehen selekzioa izan da Ingalaterra, Iranen aurka jokatu eta irabazi duen (6-2) Munduko Txapelketako bere estreinaldian. Ondorioz, Harry Kane kapitainak ez du eraman aipatutako besokoa, hori egiteak ekar ziezazkiokeen kirol-zigorrengatik (partida jokatzen hasi aurretik txartel hori bat ikustea zegoen jokoan). Horren ordez, kapitain ingelesak FIFAk ezarritako besokoa eraman du, "No Discrimination" ("Diskriminaziorik ez") leloa duena.
Aitzitik, Ingalaterrako jokalariak belaunikatu egin dira partida hasi aurretik, protesta egiteko beste modu batean.
Harry Kane "No Discrimination" besokoa eramaten. Argazkia: EFE
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa