Munduko Txapelketa
H Multzoa (Lehen jardunaldia)
Erredakzioa
Japoniako selekzioak 1-2 irabazi dio Kolonbiari Munduko Txapelketako H multzoko lehen jardunaldiko partida.
Japoniako jokalariak, Kolonbiari sartutako bigarren gola ospatzen. Argazkia: EFE
Albisteak (12)
Japoniak 1-2 irabazi dio Kolonbiari 2018ko Errusiako Munduko Txapelketako H multzoari dagokion lehen jardunaldiko partida. Lehen aldiz lortu du Japoniak Kolonbiari irabaztea.
Partida hasieran, 3. minutuan, Carlos Sanchezek penaltia egin du, egotzia izan da, eta jokalari bat gutxiagorekin utzi du Kolonbia. Shinji Kagawak sartu du 0-1ekoa, penaltiz. Atsedenaldira iritsi baino lehen, Juan Quinterok partida berdindu du (1-1), falta jaurtiketa baten bitartez.
Bigarren zatian, 73. minutuan, Yuya Osakok 1-2koa sartu du, eta hiru puntuak eman dizkio Japoniari.
Fitxa teknikoa:
1 - Kolonbia: David Ospina, Santiago Arias, Davinson Sanchez, Oscar Murillo, Johan Mojica, Carlos Sanchez, Jefferson Lerma, Juan Quintero (James Rodriguez, m.59), Juan Cuadrado (Wilmar Barrios, m.32), Jose Izquierdo (Carlos Bacca, m.70) eta Radamel Falcao.
Entrenatzailea: Jose Pekerman.
2 - Japonia: Elij Kawashima, Hiroki Sakai, Maya Yoshida, Gen Shoji, Yuko Nagatomo, Makoto Hasebe, Gaku Shibasaki (Hotaru Yamaguchi, m.80), Genki Haraguchi, Takashi Inui, Shinji Kagawa (Keisuke Honda, m.69) eta Yuya Osako (Shinji Okazaki, m.85).
Entrenatzailea: Akira Nishino.
Golak: 0-1, m.6: Kagawa, penaltiz; 1-1, m.40: Quintero; 1-2, m.73 Yuya Osako.
Epailea: Damir Skomina (SLO). Txartel gorriarekin egotzi du Carlos Sanchez (m.3). Txartel horiak atera dizkie Willmar Barrios (m.63), James Rodriguez (m.86) eta Shinji Okazaki (m.93), jokalariei.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa