14:23

Munduko Txapelketa

C Multzoa

VAR teknologiak eta zorteak Frantziaren alde egin dute Australiaren aldeko partidan

Agentziak | Erredakzioa

Griezmannek aurretik jarri du Frantzia penaltiz, 57. minutuan. Jedinek banakoa egin du, penaltiz ere, 61.ean, eta Pogbak garaipenaren gola egin du frantziarentzat 80.ean.

  • Griezmann golegilea. Argazkia: Efe.

    Griezmann golegilea. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Distirarik gabe baina eraginkor aritu da Frantzia Australiaren aurrean eta azkenean Deschampsek entrenatutako taldeak garaipena lortu du Errusiako Munduko Txapelketako C multzoko lehen partidan: 2-1. Zortea eta VAR teknologia (penalti bat Frantziaren alde adierazi du epaileak telebistako irudiak ikusi ostean) alde izan dute frantziarrek.

Frantziak erritmo bizian hasi du norgehiagoka baina minutuek aurrera egin ahala Australia zelaian gailentzen hasi zaio. Australiarrek ondo eutsi diote aurkariari lehen zatia eta euren lehen helburua lortu dute, atsedenaldira 0 eta 0ekoarekin iristea.

Bigarren zatian gauzak aldatu egin dira. Risdonek falta egin dio Griezmanni area barruan, epaileak ez du ezertxo ere adierazi, baina VAR teknologia kontsultatu eta bere erabakia aldatu behar izan du. Penaltia Griezmannek berak jaurti eta sartu du.

Baina pozak gutxi iraun die frantziarrei. Hiru minutu geroago, epaileak beste penalti bat adierazi du, VAR tartean egon barik, Australiaren alde. Umtitik baloia eskuarekin jo du area barruan. Mooyk jaurti eta banakoa jarri du markagailuan.

80. minutuan, partida berdinketarekin amaituko zela zirudienean, Pogbak baloia jaurti eta frantziarren bigarrena egin du. Horri esker, Deschampsen selekzioak hiru puntu lortu ditu txapelketako bere lehen partidan.

 

 

Fitxa teknikoa

2 - Frantzia: Lloris; Pavard, Varane, Umtiti, Hernandez; Kanté, Tolisso (Matuidi, m.78), Pogba; Mbappé, Dembélé (Fekir, 70. min) y Griezmann (Giroud, 70. min).

Selekzionatzailea: Didier Deschamps.

1 - Australia: Ryan; Risdon, Sainsbury, Milligan, Behich; Jedinak, Mooy, Leckie, Rogic (Irvine, 71. min), Kruse (Arzani, 84. min); y Nabbout (Juric, 64. min).

Selekzionatzailea: Bert van Marwijk.

Golak: 1-0, 57. min: Griezmann, penaltiz; Risdonek eginda eta VAR teknologiaren bdiez adierazita. 1-1, 61. min: Jedinak, penaltiz. 2-1, 80. min: Pogba.

 

 


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    19 10:15 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamabosgarren etapa
    19 11:20 - 13:45 MENDI LASTERKETAK | Kolitza Trail
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    19 12:00 - 14:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak (Etxebarria)
    19 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Altuna III vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena