15:33

Eibar

Berritzea

Yerai Martinek Eibar entrenatzen jarraituko du 2025era arte

EITB MEDIA

Andoaingo entrenatzaileak emakumezkoen lehen taldeagidatzen jarraituko du datorren denboraldian ere, klub armaginarekin adostutako akordioaren arabera.

  • Yerai Martin, Eibarko entrenatzailea

    Yerai Martin, Eibarko entrenatzailea. Argazkia: Eibar futbol taldea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibar futbol-taldeak eta Yerai Martinek beste denboraldi baterako kontratua berritzeko akordioa adostu dutela iragarri dute asteazken honetan. Hala, entrenatzaile andoaindarrak emakumeen lehen taldea zuzentzen jarraituko du 2025era arte.

Yerai Martin 2022an heldu zen Eibarrera, eta iaz lehen mailara igoera lortu zuen taldearekin, F Ligara: 13 partida irabazi, 14 berdindu eta hiru galdu zituzten; gainera, gol gutxien jaso zituen taldea izan zen.

Denboraldi honetan, 13 puntu eskuratu dituzte armaginek, orain arte jokatutako 14 jardunaldietan, eta jaitsiera postuetatik kanpo daude. Armaginek Ipuruan izandako azken hiru norgehiagokak irabazi dituzte.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    03 19:00 - 21:00 PILOTA | GRABNI Txapelketa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena