Eibar
Ofiziala
Agentziak | Erredakzioa
Espainiako Futbol Federazioko lehiaketako epaileak berretsi duenez, Eibar eta Santa Teresa dira Reto Iberdrola ligatik Primera Iberdrola Ligara igoko diren taldeak.
2019-2020 Eibar taldeko jokalariak, argazki ofizialean. Argazkia: SD Eibar
Espainiako Futbol Federazioko lehiaketako epailea den Carmen Perez Gonzalezek berretsi duenez, Bartzelona da Primera Iberdrola ligako txapelduna eta datorren denboraldian Txapeldunen Liga jokatuko du bigarren izan den Atletico Madrilekin batera. Bestalde, erabaki du Santa Teresa eta Eibar direla Reto Iberdrola ligatik (Bigarren Maila) maila gorenera igoko diren bi taldeak.
Epaileak, astelehen honetan baliozkotu ditu Primera Iberdrolako, Reto Iberdrolako eta Maila Nazionaleko sailkapenak, txapelketak etenda geratu baitziren koronabirusaren pandemiarengatik. Epailearen erabakiaren aurkako helegiteak aurkeztu daitezke Apelazio Batzordean, datorren asteazkeneko 14:00ak baino lehenago.
Talde guztien partida kopuru bera jokatuta zutela txapelketak eten zirenean arrazoitu du epaileak, eta sailkapenetako lehen bi postuetan ez denez berdinketarik egon, ez du arautegiko beste puntu batzuetara jo behar izan erabakia hartzeko.
Reto Iberdrola ligako hegoaldeko multzoan Santa Teresa izan da txapelduna. Iparraldeko multzoan, aldiz, Athletic 'B' izan da txapelduna, baina talde zuri-gorriak ezin du mailaz igo lehen taldeak Primera Iberdrolan jokatzen duelako; ondorioz, igoerako plaza bigarren izan den Eibarri eman dio.
Jaitsierarik ez dela egongo erabaki du Federazioak, beraz, Primera Iberdrola liga 18 taldek osatuko dute datorren denboraldian.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa