15:23

Eibar

Federazioaren erabakia

Eibarren eta Realaren arteko derbia, bertan behera

Erredakzioa

Ligako derbi gipuzkoarra ez da igandean jokatuko. Zaldibarko zabortegiko sutearen ondorioz, dioxinak eta furanoak daude airean, eta zale zein jokalarien osasunean eragina izan dezakete.

  • Escalante eta Odegaard. Argazkia: EFE

    Escalante eta Odegaard, lehen itzuliko Reala-Eibar derbian. Argazkia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ligak jakinarazi duenez, Eibarren eta Realaren arteko euskal derbia ez da igande honetan jokatuko. Zaldibarko zabortegiko sutearen ondorioz, dioxinak eta furanoak daude airean, eta zale zein jokalarien osasunean eragina izan dezakete. 

Eibarko eta inguruko herrietako airearen kalitatea ona ez zela esan zuen ostiralean Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Gainera, neurketa hau ez jokatzea aholkatu zuen, eta hainbat jarraibide eman zituen: Zaldibarren, Eibarren eta Ermuan etxebizitzak ez aireztatzea, gauez leihoak ixtea eta aire librean kirolik ez egitea.

Larunbat honetan, Ligak Eusko Jaurlaritzaren Osasuna Saileko aholkuari kasu egitea erabaki du, airearen kalitateak hobera egin ez duela ikusita. Momentuz, zehazteke dago Eibar-Reala derbia noiz jokatuko den. Bi klubek ateartera arte dute epea data bat adosteko. Adostasunik egon ezean, Ligak erabakiko du derbi gipuzkoarra noiz jokatuko den.

Zaldibarko zabortegiaren sutearen eraginak

Aire laginak otsailaren 9an hartu ziren, sutea handiagoa zenean, sua zegoen lekutik gertu, eta emaitzak ez dituzte gaur arratsaldera arte ezagutu, oso laborategi gutxik baitute halako lagina aztertzeko gaitasuna.

Bestalde, Mallabian, Ermuan eta Zaldibarren, aire librean egiten den eskola kirola bertan behera geratu dela iragarri du gauerdian Bizkaiko Aldundiak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena