Athletic club
EA SPORTS LIGA
I. G. | EITB MEDIA
Zuri-gorriek gola egiteko hamaika aukera izan dituzte, baina Berenguer besterik ez da gai izan Fornalsen gola berdintzeko eta zapore gazi-gozoa duen puntu bat eskuratzeko.
Berenguer bere gola sartzen. Argazkia: EFE.
Athleticek bana berdindu du Betisen aurka igande honetan San Mamesen jokatu duen EA Sports Ligako 13. jardunaldiko partidan. Zuri-gorriek gola egiteko hamaika aukera izan dituzte, baina Berenguer besterik ez da gai izan Fornalsen gola berdintzeko eta zapore gazi-gozoa duen puntu bat eskuratzeko.
Lehoiak hasieratik hasi dira agintzen. Bosgarren minuturako Nico Williamsek zutik jarri ditu zaleak area txikitik errematea eginda. Errematea gora joan zaio, eta jokaldia jokoz kanpoko izan da.
Ordutik gutxira, Sancet izan da gola sartzeko aukera izan duena. Nafarrak hegan egin du Iñaki Williamsen erdiraketa harrapatzeko, baina baloiak zutoinaren kontra jo du. Hiru minutura bigarren aukera bat izan du, berriz ere Williamsek emanda, baina, baloia ia ate barruan zegoela, kanpora bidali du.
Athletic etengabe izan da erasoan, eta 9aren txanda heltzekoa ze. Baloia areatik kanpo jaso eta langa jo duen jaurtiketa egin du. Djalok bat egin du festarekin, erdiraketa on bat bikain errematatuz, baina Silvak gola eragotzi du. Ematen zuen baloiak ez zuela sarera sartu nahi.
Lehen zatiko azken minutuetan behera egin du neurketak hartutako erritmo frenetikoak. Azken aukera Paredesek izan du korner batean, baloia zutoinera bidali du buruz, eta aldagelara merezi gabeko berdinketa batekin joan dira.
Lehen zatiko punteria falta kalte egin die lehoiei; izan ere, Betis indartsu itzuli da bigarren zatian eta kontraeraso bat aprobetxatu du markagailuan aurrea hartzeko, Fornalsen eskutik (0-1).
Athletic jo eta su aritu da partidari buelta emateko, eta aukerak berehala iritsi dira, lehenik Sanceten jaurtiketa batekin eta geroago Vivianenarekin, baina horrela ere ez dira gai izan golari heltzeko.
Valverdek aldaketen palanka aktibatu du, eta horrela iritsi da berdinketa. Berenguer Djaloren ordez sartu da eta, ukitu duen bigarren baloian, De Marcosen erdiraketa gol bihurtu du (1-1).
Hurrengo minutuak joan-etorriz, ate aurreko jaurtiketez eta etengabeko arriskuz betetako jokaldi eroak izan dira, baina Athletic ez da garaipenaren gola egiteko gai izan, eta zapore gazi-gozoa duen puntu batekin konformatu behar izan du.
Fitxa teknikoa:
1 - Athletic: Agirrezabala; De Marcos (Gorosabel, 79. min), Vivian, Paredes, Yuri; Galarreta (Herrera, 69. min), Prados (Unai Gomez, 79. min); Iñaki Williams, Sancet (Marton, 69. min), Nico Williams; eta Djalo (Berenguer, 65. min).
1 - Betis: Rui Silva, Bellerin (Sabaly, 46. min), Bartra (Natan, 88. min), Llorente, Perraud; Fornals, Johnny Cardoso, Altimira (Iker Losada, 46. min), Abde; Chimy (Diao, 46. min), eta Vitor Roque (Bakambu, 72. min).
Golak: 0-1, 52. min: Fornals. 1-1, 68. min: Berenguer.
Epailea: Javier Alberola Rojas.
Hurrengo zuzenekoak
15 | 21:00 - 23:30 | ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa