15:51

Athletic club

Ohiko Batzar Nagusia

Athleticen bazkideek urteko kontuak onartu dituzte, baina uko egin diote proposatutako kuoten igoerari

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Kuotak igotzeko proposamenak ez zuen aurrera egin, botoen % 77 izan du aurka (448 boz); 114k eman zuten aldeko boza (% 20k).

  • Athleticeko batzar orokorra 2024

    Athleticeko batzar orokorra 2024. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athletic Cluben Ohiko Batzar Nagusiak 2024-2025 denboraldirako 155,8 milioiko aurrekontua onartu zuen atzo, asteartea, Euskalduna Jauregian, baita aurreko denboraldiko kudeaketa eta kontuak ere, baina baztertu egin zuten Jon Uriarteren Zuzendaritza Batzordeak proposatutako kuoten igoera. 

Batzarra bare zihoan Uriarteren zuzendaritza gai-zerrendako bosgarren puntura iritsi arte; izan ere, aurreko ohiko bi batzarretan baino babes handiagoarekin onartu zituzten ordura arteko bozketa garrantzitsuak. 

Aitzitik, kuotak igotzeko proposamenean huts egin zuen, talde zuri-gorriaren 43.000 bazkide baino gehiago ordezkatzen dituzten mila bazkide konpromisario inguruk ezezkoa eman baitzioten aukera horri —% 77 izan zuen kontra, 448 boto. Horren alde 114 bazkidek baino ez zuten egin (% 20). Aipatu igoera bazkide berriei, tokiz aldatzen diren bazkideei eta bazkide-txartela senide bati ematen dioten bazkideei zuzenduta zegoen. 

Horrez gain, Uriarteren batzordeari beste proposamen bat ere atzera bota zioten, Peñen, Peñisten eta Klubeko Kideen Erregelamendu Proiektua, hain justu ere. Kasu horretan, % 64ko ezezkoarekin (196 boto), % 23ko babesarekin (70 boto) eta 518 abstentziorekin.

Aurrekontua, aldiz, emandako botoen hiru laurdena baino gehiagoko babesarekin onartu zen; izan ere, aurrekontuaren aldeko 493 boto izan ziren (% 76), kontrako 145 (% 22) eta 13 boto zuri (% 2), emandako 651 botoen artean. 

Halaber, horren aurretik, bazkide konpromisarioek ontzat eman zituzten bai zuzendaritza batzordeak aurreko sasoian egindako kudeaketa, bai 2023-24 ikasturterako aurkeztutako urteko kontuak. Kudeaketari dagokionez, aldeko 490 botorekin (% 74) eta kontrako 145ekin (% 22) onartu zen; bere aldetik, kontuen balantzeak 509 baiezko (% 80) eta 112 ezezko (% 17,6) jaso zituen.

Amaitzeko, Athleticen bazkideek beste proposamen bat eta Zuzendaritza Batzordeak aurkeztutako bi proiektu ere onartu zituzten. Proposamena honako hau izan zen: Zuzendaritza Batzordeari baimena ematea onartutako azken gastu-aurrekontuaren % 10 gainditzen duen finantzaketa izatea. Bi proiektuak, ostera, Hauteskunde-araudien eta Erantzukizun Sozial Korporatiboaren eta Gobernantza Onaren Kodearen ingurukoak ziren.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    15 21:00 - 23:30 ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena