Athletic club
F Liga
EITB MEDIA
David Aznarren taldeak berdinketa lortu du Deportivoren aurka Riazorren jokatu duen partida zail batean. Deportivo bi aldiz jarri da aurretik markagailuan, baina, azkenean, partida berdintzea lortu du Athleticek. Zubietak eta Valerok sartu dituzte zuri-gorrien golak.
Zubietak sartutako gola ospatu du Argazkia: @AthleticClubFem
Partida azken orduko aldaketa batekin hasi da Athleticentzat; izan ere, Amezagak min hartu du berotzeko ariketak egiten ari zenean, eta Pinedok ordezkatu du. Talde zuri-gorriak ondo baino hobeto hasi du norgehiagoka, bi abagune argi izan baititu, baina Deportivok aurrea hartu du 27. minutuan, Olayaren golari esker, Nanclares atezainak irteeran egindako akats bat baliatuta.
Golak arnasa eman die Deportivoko jokalariei, eta abantailarik txikienarekin joan dira atsedenaldira.
Bigarren zatia hasi eta minutu batera, Zubietak jaurtiketa zuzen bat baliatu du gol ikusgarria egiteko. Busturikoak bere lehen gola sartu du F Ligan, eta markagailua parekatu du horrela. Zubietak berak beste aukera bat izan du gero, areaz kanpotik, baina Pereirak ezerezean utzi du.
Deportivo berriro aurreratu da 83. minutuan, De Teresaren golari esker. Dena galduta zegoela zirudienean, Maite Valerok, 89. minutuan, korner baten ostean, baloia jaso du area barruan, eta galiziarren atea fusilatu du. Horrek ere, lehen gola egin du partida horretan profesional gisa.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa