21:04

Athletic club

EA Sports Liga

Athleticek galdu egin du Bartzelonaren etxean (2-1)

EITB MEDIA

Lamine Yamalek aurretik jarri ditu kataluniarrak 24. minutuan, urrutitik egindako jaurtiketa batekin. Sancetek banakoa egin du, penaltiz, 42.ean, eta Lewandowskik lortu du 2-1ekoa, bigarren zatian.

  • Dani Vivian eta Robert Lewandowski. Argazkia: Efe.

    Dani Vivian eta Robert Lewandowski. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek 2-1 galdu du Bartzelonaren aurka EA Sports Ligako bigarren jardunaldiko partida. Bisitariek lehen zati txukuna egin dute, baina etxekoak gehiago izan dira bigarren zatian.

Valverdek Alex Padilla atezaina eta Williams anaiak jarri ditu hasierako hamaikakoan. Zuri-gorriak ausart atera dira zelaira, eta erasora jokatu dute lehen minutuetan. Athleticen lehen aukera Dani Vivianek izan du, 18. minutuan, buruarekin egindako erremate baten bidez. Hala ere, desbideratuta atera zaio. 

Lehen gola, ordea, etxeko taldeak egin du, 24. minutuan. Bartzelonako jokalari gazteak urrutitik egin du jaurtiketa, eta baloia Padillaren atean sartu da, Lekuek apur bat desbideratu ostean.

27. minutuan, Berenguerrek gutxigatik ez du harrapatu Nico Williamsen jaurtiketa-erdiraketa. Ondoren, Lewandowskik izan du aukera, eta horren jaurtiketak zutoina jo du.

39. minutuan, Cubarsik penalti egin dio Berenguerri, eta Gil Manzano epaileak zigorra aiderazi du, VARean kontsultatu ostean. Penaltia Oihan Sancetek jaurti eta sartu du, markagailuan berdinketa ezartzeko (1-1).

Atsedenaldiaren ostean, Hansi Flick alemaniarrak entrenatzen duen taldeak aurrerapausoa eman du eta presioa areagotu du. Zuri-gorriek ez dute jakin horri nola aurre egin, eta asko kostatu zaie erasoan ateratzea. Defentsan, gainera, makal aritu dira, eta erraztasun gehiegi eman dizkiote aurkariari.

57. minutuan, Lewandowskik jaurti, eta zutoina jo du berriro. Handik 7 minutura, Padillak erantzun bikaina eman dio poloniarrak Raphinaren erdiraketa aprobetxatuz izan duen beste saiakera bati.

75.ean, berriz, poloniarrak ez du hutsik egin, eta Bartzelonari garaipena eman dion gola sartu du, Pedrik emandako pasea baliatuta.

Bukaeran, 2-1 Athletic galtzaile. Zuri-gorriek puntu bakarra dute sailkapenean.

Fitxa teknikoa

2 - Bartzelona: Ter Stegen; Kounde, Cubarsi, Iñigo Martinez, Balde (Gerard Martin, 90+1. min); Raphinha, Bernal (Eric Garcia, 83. min), Pedri; Lamine Yamal (Pau Victor, 90+1. min), Lewandowski eta Ferran (Fermin, 63. min).

1 - Athletic: Padilla; Lekue, Vivian, Yeray, Yuri; Vesga (Jauregizar, 63. min), Prados (Herrera, 78. min); Nico Williams, Sancet (Unai Gomez, 62. min), Berenguer (Adu Ares, 72. min); eta Iñaki Williams (Guruzeta, 78. min).

Golak: 1-0, 24. min: Lamine Yamal. 1-1, 42. min: Sancet, penaltiz. 2-1, 75. min: Lewandowski.

Epailea: Gil Manzano (Extremadurako Batzordekoa). Txartel horia atera die Bartzelonako Cubarsi (41. min), Bernal (49. min), Lewandowski (84. min) eta Fermin (95. min) jokalariei, eta Athleticeko Yeray (38. min), Berenguer (56. min), Lekue (87. min), Jauregizar (95. min) eta Herrera (96. min) jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:50 - 12:15 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:20 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena